Futbol 7ko alebin txapelketaren bigarren edizioa jokatuko asteburuan

26.09.13
Kirolak

Herriko Kirol elkarteak antolatu duen Futbol 7ko txapelketaren bigarren edizioa jokatuko gure herrian asteburu honetan. Larunbatean sailkapen partidak jokatuko eta igandean sailkatuen arteko finalak. Txapelketa Betiondo kirol gunean jokatuko da eta horretan hemeretzi taldek hartuko dute parte. Talderik gehienak Euskal Erkidegokoak dira, Nafar, errioxar eta kantabriarrekin batera. Euskaldunen artean Bizkai eta Gipuzkoako onenak datozkigu herrira: Danok Bat, Athletic Club, Barakaldo, Eibar, Antiguoko, txapeldun den Santutxu eta herrian ditugun alebin mailako biak. Nafarroatik Ardoi taldea etorriko zaigu, Errioxatik Berceo izenekoa eta Kantabriatik Basander, hain zuzen ere.

Lau talde egingo dira eta horiek elkarren artean jokatuko dute, sailkapenaren bila. Hiru talde bostekoak izango dira eta laugarrena laukoabakarrik. Talde bakoitzetik bi onenak segituko dute aurrera, sailkapena eskuratu ondoren. Larunbatean sailkatzen direnek igande goizean jokatuko dute fase finala, azken sailkapena nola geratzen den erabakitzeko.

Txapelketaren bigarren edizio honetan Ermua KTak herriko Udal Kirol Elkartearen laguntza eta babesa jaso du eta, Boliña indusketak, Decomensa eta Fastprint enpresena baita ere. Lehenengo txapelketa iazko Eguberritan jokatu izan zuen Ermua KTak eta horretan zeresan eta lan handia izan zuten Iban Pérez eta Víctor Carro entrenatzaileek, taldeko alebinen aitek eta amek ere gogotik lan egin izan zutelarik.

Lotutako albisteak

Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne