UKEk 130 kirol ikastaro eskaintzen ditu kanpaina berrirako
Udal Kirol Erakundeak (UKEk) 130 kirol ikastaro eskaintzen ditu 2013-2014 kanpaina berrirako, ikastaroetan 1.100 pertsonek baino gehiagok izena ematea espero duelarik. Kanpaina eta eskaintzen diren ikastaroetariko lehenak bihar, urriaren 1ean hasiko da. Orain arte egindako izenemateek erakusten dutenez eskaintzak harrera ona du herritarren artean, eskaintza bera urtero handitu eta berritu egin den eskaintza (jarduera berriak, metodologi aldaketak…).
Azken urteetako joera mantendu egiten da Pilates, Body Power eta Barne txirrindularitza dira helduen artean harrerarik onena erregistratu duten jarduerak. Barne Txirrindularitzaren kasuan azpimarratu behar da azken urteetan egindako inbertsioak eta erositako 29 bizikletak lagundu egiten dutela. Era berean, euskararen presentzia nabarmen igoko da, ikastaro bakarretik bostera pasako baita. Lehen ikastaro bakarra ematen zen ostiral arratsean. Orain horrez gain, lau gehiago izango ditugu, ondoren zehazten ditugun egun eta orduetan: astearte eta ostegunetan 10:30etan eta 20:00etan, astelehen eta asteazkenetan arratsaldeko 14:45etan, eta larunbat goizeko 11:00etan.
Nobedade dira 12 urtetatik aurrerakoentzat eskaintzen diren kirol jardueretan ondoko ikastaroak: Zoomba, GAPC, Eskalada, Cross Fit, Bizkar Osasuntsua eta Aquatonic. Era berean, aipatu behar Hipopresiboak Premium Tarifaren barnean sartu direla.
Jarduera horiek guztiak ezagutzeko aukerarik onena Premium Tarifaz baliatzea da: hileko 41,05 euro ordainduta 57 jarduera ezberdin egiteko aukera ematen baitu.
Haurrei zuzenduriko eskaintzaren barne azpimarratzekoa da hirua kirol eskola berriren eraketa: irristaketa, dantza eta eskaladakoa, alegia. Eskola berriek, joan den urtetik funtzionatzen diharduen igeriketako Haur Eskolarekin bat egiten dute, ur-jardueretako irakaskuntza metodologia berriei egokituz, 2012-13 denboraldian emaitza oso onak izan baititu.
Ermuko UKEk, ikasturte honetatik aurrera, ikastaroen formatu berritzaileari ekingo dio, non irakaskuntza ume bakoitzaren ezaugarri eta beharrei egokituko zaien. Era honetan, haurrek talde homogeneo batean ikasiko dute eta areto- zein ur-eremuari bere egokitzapenaren progresioa kontutan izango da. Aurten, Ermuko igerilekuetan zapaburuak, dortokak, ahateak, itsas zakurrak, izurdeak eta marrazoak ikusi ahal izango dira; kirol anitzeko pistan zein Gimnasioan, aldiz; panterak, lehoiak, gepardoak, petuniak eta mitxoletak.
Azkenik, UKEk gogorarazten du kanpainaren zehar izena emateko epea irekita mantenduko duela, oraindik plaza libreak geratzen diren ikastaroetan. Beteta dauden ikastaroetan itxaron zerrendan izena emateko aukera dago, ikasturtean zehar bajak izanez gero ikastaro horietan parte hartzeko aukera egon bailiteke.
Ikastaroei buruzko informazio osoa Ermuko UKEren webgunean kontsulta daiteke, edo jarduerak egiten diren udal kiroldegian.
Ikastaro guztien zerrenda osorik, lasterbidez baliatuz uzten dizuegu:
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke