Udaltzainek bizikleta elektrikoa erabiliko dute hiriguneko erdialdean jagon lanak egiteko
Ermuko Udaltzainek bizikleta elektrikoa erabiliko dute hiriguneko erdialdean jagon eta patruila lanak egiteko urriko hilabetetik hasita. Udaltzaingoak bizikleta berria jaso du, zeina lan egiteko jada zituen ibilgailuei batu duen: lur-orotarako automobil bat; beste kotxe bat eta hiru motor. Bizikleta zuria da eta errotulatu egin dugu, aurreko asteetako probetan erabilitako grisa Ordea etxeak utzitakoa baitzen. Unitate zuzendariak agindua luzatu eta horren berri eman die agenteei, non ‘banakako eta oinez eginiko patruilari lehentasuna ematen dioen, motordun ibilgailuaren noiznahi eta denerako erabil daitezela ekidinez”. Idatzian jasotzen denez eta izaera orokorrez “patruila lanak egiteko bizikleta elektrikoa eta motorra erabiltzea lehenetsiko dira goiz eta arratsaldeko txandetan”. Agenteen presentzia kalean areagotzeko, oinez joanda herritarrekin hurbilagoko harremana izango baitute.
Hiriguneko erdialdean –Zearkaletik Andaluzia zeharbidera, Diputazio, Probaleku, Konbentukoa, Baldespina Markes, Goienkaletik Karabixara doan tartea eta Zubiaurretik VI. Mendeurrenera doan tarteko kaleetan- oro har zerbitzu gehienak ditugunez; merkataritza, ostalaritza eta gainerakoak. Plaza, oinezkoentzako eta zama-lanak egiteko zonaldeak, automobilak txandaka aparkatzeko guneak eta abar ahantzi gabe. Horregatik guztiagatik, leku horiek guztiak zaintzea konplexua da, egun ez ditugun pertsona kopurua beharko genuelako.
Esandakoaren ondorioz aurreko paragrafoan adierazi ditugun kale, zati eta gunean, patruilatzeko bizikleta elektrikoa erabiliko da leku batetik bestera joateko modu arin eta azkarragoan eta, leku beretik pasatzen garen kopurua gehitzeko, herritarrek agenteak hainbat eta sarriago ikusita konfiantza eta segurtasuna izango baitute, arauak urratu daitezkeen egoeren gainean izan dezakegun kontrola ere gehiagotuaz, horrelakorik gerta ez dadin.
Euria izanagatik bizikleta erabili ezin denean, hirigunearen erdialde horretan patruila oinez egingo da. Polizia lanari gero eta gehiago eskatzen zaio. Babes publikoan erabilitako diruen kopuru gero eta handiagoak eta zerbitzatzen dugun biztanleriak dituen behar aldakorrez jabetuaz, nahitaez, lehentasunak ezartzea dakar udaltzaingoak dituen metodoak arrazoitze aldera. Horregatik, motorrak erabiltzea lehenetsi da ibilgailuaren kaltetan eta, horren ondorioz, banakako patruila lehenetsi binakakoaren gainetik.
Bizikleta ez da erabiliko euria egiten duenean, inork irrist egin eta ez jausteko. Ez eta gauez, argi gutxiago egon eta bizikletaren edo motorrarenak urria denez gero, gidariarentzat arriskutsua baita.
Bizikleta elektrikoa, zertarako?
Bizikleta erabiltzearen arrazoiak hainbat dira, ingurumena errespetatzeko filosofiarekin bat egitea; karbono monoxido kopurua eta kutsadura gutxitzea eta udaltzain agenteak herritarrengana hurbiltzea.
Osasuntsuago da, oinezean joatea baino azkarragoa, motorra edo kotxea erosi eta mantentzea baino merkeagoa eta, horrez gain, herritarrei hirigune barneko eta ibilbide motzetarako duen baliagarritasuna agerian jartzen du.
Bizikleta elektrikoak Udaltzain agentek duten hurbileko izaera indartuko du, horien mugikortasuna errazten duelako, kalean etengabe presente egon ahal izateko.
Nolanahi ere, larrialdietarako eta azkartasuna behar den kasuetarako motordun ibilgailuak erabiltzen jarraituko dute.
Hurbileko Udaltzaingoa
Hiritarren Segurtasunerako Zerbitzuarentzat herritarrengana hurbiltzea helburu estrategikoa da, egungo errealitate sozial berri eta aldakorrera egokitzeko, Udaltzaingoa zuzeneko kanala baita Udalarekin eta agenteen lanak herritarrok ditugun arazoak konpontzen lagundu dezaketelako, administrazioaren barne transmititu eta helaraziz.
Udaltzaingoak eskaintzen duen zerbitzuak udal izaera peto-petoa duela ez dugu ahaztu behar. Hori horrela, Udaltzain agenteek hurbilekoak eta prebentiboak izan behar dira, bitartekaritzaren ikuspuntuaz ukitutakoak. Udaltzaingoaren zerbitzuak soilik zentsua izango du zerbitzatzen duen herritarrek osaturiko erkidegoak segurtasunaren eremuan dituen beharrak asetzen baditu.
Toki Udaltzainek hainbat eskuduntza dituzte beren udal izaeragatik, esaterako udal ordenantzak betetzen direla zaintzea eta horien betearaztea eta, beste hainbat egiteko, gainerako poliziarekin partekatzen dituzte, esaterako, trafikoa.
Udaltzainek bitartekari funtzioa ere badutela ez dugu ahaztu behar, urtean zehar egiten dituzten jardueren zati garrantzitsua asistentzia eskaintzea delako, ez polizi eginkizunak.
Zerbitzu publikoa gara pertsonak laguntzeko eta horiei babesa emateko gaude eta gure jarduerak izaera elkarrizketatzaile eta hartzaile behar du izan, herritarrekin tratu erraza izan behar dugula lehenetsiaz.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan