Ongarain piztutako sute baten ustezko egileak identifikatu eta inputatu ditu Udaltzaingoak

30.05.25
Erakundea
Hiritarren Segurtasuna
Gizartea
Ur-jokoen gunean altzari publikoak erretzeko sutea eragin duten ustezko autoreei bi mila euroko kalteak egotsi eta isuna jaso dezakete instrukzioaren amaieran

Ermuko Udaltzaingoak bi gazte identifikatu eta inputatu ditu maiatzaren 24tik 25erako goizaldean Ongaraiko ur-jokoen gunean 2.000 €urotik gorako kalteak eragin izana leporatuta. Identifikazioa posible eta azkarra izan da, eremu hurbilean dauden trafiko-kameren irudiak erkatu ondoren.

Bizilagun baten Ongarain sute aktiboa zegoela ohartarazteko deiarekin batera hasi zen Udaltzainen lana. Udaltzaingoaren dotazioa berehala bertaratu zen, eta agenteek handik alde egiten ari ziren gazteak identifikatu zituzten. Sua itzali ondoren, inguruko kamerek grabatutako irudiak aztertzean egiaztatu zen identifikatutako gazteak zirela inguruko solariumetik itzalkinak kendu eta pilatu ondoren su eman zietenak.

Grabazioetan oinarrituta, 2.000 eurotik gorako kalte-delitua egotzi zaie. Gainera, instrukzioa amaitzesan 600 euroko bi zehapenari aurre egin beharko, Herritarren Segurtasuna Babesteko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoaren arabera, altzari publikoen eragindako kalteengatik.

Mikel Cantero Herritarren Segurtasunerako zinegotzi arduradunak gogorarazi duenez, "ondasun publikoak eta hiri-altzariak zaintzea eta ez dagokio soilik Udalari, baita udalerriko herritar guztiei ere, erabilera arduratsua izanez". Zinegotziak azpimarratu duenez, "herritarren laguntza oso garrantzitsua da horrelako delituak argitzeko, eta eskerrak eman nahi dizkie Ermuko bizilagunei Udaltzaingoari laguntzeagatik. Azkar komunikatzea, askotan, garrantzitsua da delituak prebenitzeko eta/edo ahalik eta azkarren argitzeko" erantsi du.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.25
Betiondoko igerilekua prestatzeko lanetan, laster irekiko baita

Bainu denboraldia eta instalazioa ekainaren 14tik irailaren 14ra zabalik izango dira
Imagen
30.05.25
Valdespinako petanka-pista estaltzeko lanak hasita

Gaur ekin diete lanei, hormigoi armatuzko zapata txiki batzuk prestatuz
Imagen
29.05.25
‘Mila kolore, bihotz-taupada bakarra’

Datorren larunbatean Kulturarteko Jaiaren beste edizioa ospatuko Ermuan