Lantegi Batuak bere esker ona agertu die lagundu dieten erakunde eta enpresei 30 urte betetzean
Minusbaliotasuna duten pertsonak lan merkaturatzera dedikatzen den irabaz asmorik gabeko entitate sozial honek hogeita hamar urte bete ditu eta egindako ibilbidea ospatzeko ekitaldian baldintzarik gabe beren laguntza eskaini dioten erakunde eta enpresekin partekatzea nahi izan du. Horien laguntzak posible egin baitu “Gorabide elkartean bildutako guraso talde batek 1983an zuen ametsa errealitate bihurtzea”. Bizkaian minusbaliotasuna duten pertsonak lan merkaturatzen konprometiturik egon diren erakundeen artean, gure herrikoa, Ermuko Udala egon da. Ospakizun ekitaldia aurreko astean egin zen eta Carlos Totorika alkatea egon zen bertan Udalaren izen eta ordezkaritzan. Agintariak plaka eta estatuatxo bat jaso zuen Lantegi Batuak enpresako kide den, Juan Luis Casas Dopazo ermuarraren eskuetatik. Opari emailea 1995etik Lantegi Batuak entitatearen kide da eta gure herrian lan egiten duen taldeetako baten barne dago, Torreta Etxea, Merkatu plaza, Teresa Murga, Jubilatuen Egoitza eta Lobiano Kulturgunea eraikinak, besteak beste garbitzen dituenetakoan hain zuzen ere.
Totorika hunkidura agertu zuen entitatearen esker ona jasotzeagatik, egindakoa eta aitortza garrantzia gutxiagokoak direla azpimarratuz. Alkatearen esanetan “guk eta gizarte osoak Lantegi Batuari eta hori osatzen dutenei eskertu beharko genioke “hain lan ona eta erakusten duten profesionaltasunagatik eta ezbeharrei aurre egin eta borrokatzeagatik”. Agintariaren esanetan “merezi dute lehiaketak irabazten baitituzte, kalitateaz eta prezio onaz”. Alkatearen ustez Lantegi Batuak duen zeregin bikoitza azpimarra zuen; batetik “zailtasunak dituzten pertsonei lagunduaz lan merkaturatu eta enplegua izan dezaten eta, bestetik, horiek gizarteratuz, elkartasunaren balorea indartuaz”.
Ermuan Lantegi Batuak entitateko hainbat lan talde ditugu, horiek berrogei bat pertsonek osatzen dituztelarik, guztien arten “profesional talde aparte” eratuz, Izarra Centre edo Haurreskola eraikinak –lehen paragrafoan adierazitakoak ahantzi gabe- egunero prest eduki eta mantentzeko gogotik lan egiten dutenak.
Lantegi Batuak datuetan
- Entitate Sozial honek lan egiteko aukera eman die minusbaliotasuna izan duten 5.000 pertsona baino gehiagori. Gaur egun, 2.600 daude enplegaturik bertan.
- Gaur egun entitateak laneko 22 zentro edo egoitza ditu Bizkaian zehar kokatutakoak.
- Egoitza horietan minusbaliotasunen bat duten 2.400 pertsonek egiten dute lan. Langileetatik %70 adimen-desgaitasuna du; %25 minusbaliotasun fisiko edo sentsoriala eta gainerako %5 buru-nahastea du.
- EHUk egindako ikerketa batek dioenaren arabera, Lantegi Batuak entitatearen azken bost urtetako balio sozio-ekonomikoa 444 milioi eurokoa da. Bertan inbertitzen den euro publiko bakoitzeko Bizkaira 6,35 euro datoz bueltan, hau da itzulkin dira.
Lantegi Batuak integratzeko zuen balioan sinistu zuten erakunde eta enpresak
Ibilbide hori eta lortutakoa Lantegi Batuak integratzeko zuen balioan hasiera-hasieratik sinistu zuten erakunde eta enpresaren laguntzarekin mamitu da.
Esker ona adierazi izan zaien erakundeak ondorengoak dira: Bizkaiko Foru Aldundia, EHU, Metro Bilbao, Kutxabank, eta Ermua, Zornotza, Mungia, Durango, Zalla, Derio eta Getxoko Udalak.
Esker ona jaso izan duten enpresak ondorengoak dira: Velatia-Grupo Ormazabal, Arteche Group, Mesa-Schneider Electric, Vicrila, Rothenberger, Cikautxo, Pronutec-Gorlan Team, ZIV, Eika, Legrand eta Salica-Campos.
Ekitaldian Gizarte ekintza foru diputatu Pilar Ardanza, Enplegu eta Gizarte Politikako sailburu Juan María Aburto, eta zoriondu izan ziren gainerako erakunde eta enpresetako ordezkariak egon ziren ospakizun ekitaldian.
Lotutako albisteak

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena