Aitor Hernándezek ziklokroseko 2013-14 denboraldia Izarra Centren aurkeztuko, lidergoa izanik

07.10.13
Kirolak

Aitor Hernández Gutiérrez (Specialized-Gamar) txirrindulariak 2013-2014 denboraldiko proiektua aurkeztuko du bihar Ermuko Izarra Centre eraikinean. Espainiako ziklokroseko txapeldunak tituluari eusten ahaleginduko da aurtengoan eta denboraldiko lehen lasterketan garaile izan zen atzokoak bertan. Oviedo hiriburuan jokatu zen Federazio Kopan. Aitorrek ez zuen kalerik egin lehenengo lasterketan eta irabazi egin zuen kronometroan ordu bete, bost minutu eta 47 segundo markatuz. Karrera ‘Neguko parkea’ zirkuituan jokatu zen, zeina sikua, azkarra eta teknikoa egon zen. Hernandezen atzetik Ruiz de Larrinaga eta Tino Zaballa sartu ziren, bigarren eta hirugarren hurrenez hurren. Ermuarra jada Federazio Koparen liderra da.

Aitor Hernandezek hasi berri dugun denboraldirako prestatu duena aurkeztuko du bihar, taldea, etxe laguntzaileak, asmoak, materiala, eta abar…Hedabideen aurreko agerraldi hori iluntzeko 8etarako deituta dago, Izarra Centre eraikineko behe solairuko auditoriumean.

Aitorrek korrituko duen datorren lasterka ofiziala, Laudiokoa izanen da, azaroaren 2an. Horretan estatuko ziklokroseko txapeldunaren izaerari eusten ahaleginduko delarik.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da