Hamabi ikaslek liztorren ziztada jaso zuten Ikastolako patioan

10.10.13
Hiritarren Segurtasuna

Hamabi ikasle gaztetxok Asiako liztorren ziztada (Vespa velutina) jaso zuten atzoko –asteazkeneko- arratsaldean Anaitasuna ikastolan. Bi haur Mendaroko ospitalera eraman ziren analisi sakonago bat egiteko asmoz, alegien aurrekariak baitzituzten. Gainerakoak ikastetxean bertan atenditu zituzten Ikastolara bertaratu ziren mediku eta erizainak, anbulantzia eta guzti. Durangotik etorritako suhiltzaileek 50 zentimetroko diametroa eta 60 zentimetroko luzera zuen liztor-habia erretiratu zuten. Udaltzain agenteek habia patioaren ondoko zuhaitz baten puntan zegoela atzeman zuten. Liztorrak jaso eta eramateko lanetan parte hartu eta lagundu zuen erlezain batek. Gertaera Ikastolako C patioan izan zen arratsaldeko ordu biak inguruan, ikasleek jantokitik atera eta arratsaldeko eskolak hasi baino lehenagoko denbora tartean.

Gertakaria horretan geratu zen, gehiagorik gabe, nahiz eta garrantzia gehiagokoa bihurtu zitekeen. Liztor-habia ikastetxearen inguruan dagoen lorategi bateko zuhaitzean baitzegoen, Ongarai auzoko 15 eta 16. etxebizitzen ondo-ondoan. Habian liztor erregina eta ehunka intsektu langile gehiago zeuden. Lehen Hezkuntzako 1ngo eta 2. mailako ikasleek jolasean zeuden jantokian bazkaldu ostean, gelara bueltatzeko orduaren zain. Haurrek, jolas, algara eta korrikak izango ziren behar bada, oso hurbil zeuden intsektuak mehatxatuak sentitu eta erasotzen hasteko arrazoia. Liztor-habia ikusgarria bezain arriskutsua zen; zuhaitzaren adarrei eutsita zegoen eta goiko aldean sarrera zuen. Barnean liztor erregina zeukan eta barneko aldea gelaxka txikietan banaturik zegoen. Kanpo aldetik marroizko kolorea zuen eta zur-zuntzaz egindako hormak zituen (liztorrek berak mastekatu eta txistuaz prestatutakoa). Mota honetako liztorrak espezie inbaditzailetzat hartzen ditugu Europan, Asia kontinentetik etorritakoak baitira. Animaliek hiru zentimetro inguruko luzera zuten. Ez dute ezer ekoizten eta bertako erleak akabatzen dituzte, elikagai moduan hartuz.

Gertakizuna pausoz-pauso

  • Udaltzaingo zentralitak Ikastolako deia jasotzen du arratsaldeko ordu biak inguruan. Hainbat ikasle ikastetxean intsektu handi batzuek ziztada jaso dutela jakinarazten dute.
  • Bi udaltzain agente ikastolara doaz eta zuzendariarekin batera zonaldea miatzen dute. Udalntzain basetik suhiltzaileei eta osasun zerbitzuei deitzen zaie. Liztor-habia aurkitzen dute zuhaitz batean.
  • Mediku eta erizain bat ikastolara bertaratzen dira, lehenengo zaintze-lanak egiteko. Anbulantzia ere bertan da. Bi ikasle, prebentzioz, Mendaroko ospitalera bidaltzen dituzte.
  • Suhiltzaileak iritsi eta lanean hasten dira. Bat egiten du erlezain batek.
  • Suhiltzaileek segurtasun arropa babesgarriak jantzi eta kamioiko eskaileraz baliaturik, zuhaitzera igo, intsektuak lurrineztatu eta geldiarazi ondoren liztor-habia moztu eta jaitsi zuten. Arratsaldeko hiru eta erdiak pasatxoan gertakizuna amaitutzat eman zen.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
29.04.25
‘Arriskua gutxien espero duzun lekuan dago. 100 aldiz begiratu’

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko
Imagen
Semáforo Kaltxango-Avenida Bizkaia semaforoa
14.04.25
Kaltxangoko semaforoak konpontzeko lanak

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan