2013ko posta lehiaketako irabazleak ebatzi eta sariak banatu dira
2013ko posta lehiaketako irabazleak ebatzi dira. Aurten inoiz baino postal gutxiago jaso bada ere, irabazleek ondo baino hobeto eskuratu dute merezitako saria, nagusien kategorian deskripzio bikainak erabiltzaileaz gain, irabazleak hainbat errekurtso literarioz baliatu baitira eta hori izan da Leire Narbaiza, Amaia Arriaga, Eider Aranburu eta Roberto Tejada epaimahaikideek baloratu dutena.
Lehendabiziko saria Koldo Aranberriak eskuratu du Alemaniatik bidalitako postalari esker, bertan bost zentzumenak erabiliz bizitakoaren deskripzio bikainak egin ditu, ikusitakoak kontatuz. Bigarren saria, berriz, Vanesa eta Mikel Arrilagak eskuratu dute, honetan bertsoa erabili dute Errumanian bizitakoak kontatzeko, labur bezain sakon eta polita bezain alaia eurek kontutakoa. Azkenik, Pontevedratik etorritako postalari egokitu zaio hirugarren saria, sariduna izan den Estibaliz Gonzalezek bere hizkera goxoarekin bertan pasatutako egunen deskribapena modu arin eta atseginez egin baitu.
Helduen kategoriaz gain, txikienek ere aukera izan dute bizitakoa kontatzeko eta besteen artean hiru lan aukeratu dira. Lehen saria June Araberriak jaso du Alemaniatik bidalitako postalari esker, bigarrena Esther Molinerok eskuratu du Tarragonatik idatzitakoari esker, eta hirugarrena, berriz, Aimar Gutierrezek Comillasetik.
Sariok atzo -urriaren 9an- banatu ziren haur liburutegian eta bertaratutakoek postal guztiak irakurtzeko eta ikusteko aukera izan zuten.
Lotutako albisteak
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin