Txandakako sistemak helburua bete eta baliozkoa dela erakutsi du lehen hilean
Ermuan txandaka doan aparkatzea arautzen duen sistema aplikatzen hasi ginenetik hilabete pasa da. Denbora horretan helburua betetzen duela eta baliozkoa dela ondorioztatu dezakegu, erabiliaren datuak arakatu eta horietan oinarriturik. Zazpi mila ibilgailutik (7.292) gora ordu betez doan aparkatu dute hirigunearen erdian pintatuta ditugun leku eta zonalde urdinetan. Denbora horretan urdinez erreserbatuta ditugun 36 tokietan, barne harturiko egun eta orduetan egin zitezkeen erabilera kopuruaren gainetik geratu da zifra (36 plaza x 8 ordu eguneko x 25 egun = guztira 7.200 erabilera). Sistema irailaren 2an hasi ginen aplikatzen eta lehen hilabeteko datuen ustiapenean oinarriturik esan dezakegu funtzionamendu positiboa izan du. Hilabete horretan Udaltzain agenteek 28 isun jarri dituzte, horrek egin diren erabileretatik %0,4 suposatzen duelarik. Jarritako isunen arrazoi nagusia, automobilean ticketik ez jartzea izan da -22 erabiltzaile-, 5 gidariei isuna jarri zaie doako ordu gainditzeagatik eta 1 arauz kanpoko aparkalekua hiru ordu luzatzeagatik.
Hortaz, herritarrok erantzun eta harrera ona egin diogu txandakako sistemari, lehenengo hilean ez baitira ia gorabeherarik erregistratu. Sistema erabiltzeko erreza izanek ere asko lagundu du. Mekanika erraza da erabiltzailearentzat: kotxea aparkatu, zonaldeko parkimetrora joan, hizkuntza aukeratu, ibilgailuaren matrikula idatzi eta hori baieztatu botoi berdea sakatuz, inprimatutako ticketa kotxe barruan eta ageriko lekuan jartzea.
Zonalde urdinak ezartzearekin Udal honek ermuarron bizi-kalitateari lagundu nahi izan dio, aparkalekuaren bila hirigunearen erdialdean bueltaka genbiltzan gidarion intentsitate eta bolumena jaitsiz, aldez aurretik mugatutako plazak txandaka erabili daitezela ahalbidetuz eta inguruan ditugun denda eta zerbitzuen jardunari mesede eginez batera.
Helburuak goitik behera bete dira. Lehen hirigune erditik kanpo bizi ginenak ia ezinezkoa genuen kotxearekin bertara joan eta bidezkoa den moduan aparkatzea, ibilgailu askok mugitu gabe egoten zirelako denbora luzez, hainbat kasutan, hilabetetik gora.
Gaur egun erosketak edo kudeaketa azkarren bat egitera Ermua hirigunera joan behar dugun pertsonak aparkatzeko leku libreak izaten eta topatzen ditugu. Aldaketa horri esker, hiriguneko zirkulazioak hobera egin du lehen helburua lortu gabe bueltaka ibili ginen askok, orain ez dugulako horrela ibili behar. Askotan sortzen diren auto ilarak ahantzi gabe, gidariok sarri automobilak bigarren ilaran, zebra bideetan edo zamalanetarako guneetan uzten baikenituen, horrelako jokaerek hirigunean genuen arazoa larriagotu egiten zuelarik. Horrelakoak, trafiko arauak urratzen zituztenez zirkulazio arin eta segurua izan zedila oztopatuz.
-
Gune urdinaren datu estatistikoak irailetik urrira Kontzeptua Kopurua Luzatutako ticketak 7.292 Barne hartzen dituen egunak (astelehenetik larunbatera) 25 lan egun Formula $$ \text{36 leku · } {\text{8 ordu} \over \text{egun}} \text{· 25 egun} =7.200$$ Ondorioa Topeko erabilera -
Gune urdinean iraila-urrian jarritako isunak Kontzeptua Kopurua Isunak 28 Portzentajea Ibilgailu eta erabilera guztien %0.4 Arrazoiak 22 ticketa jarri ez izanagatik
5 doako ordu-betea gainditzeagatik
1 arauz kanpoko aparkalekua 3 orduz luzatzeagatik
Sistema hobetzeko neurri hainbat
Hilabete honetan zonalde urdina maiz erabiltzen duten pertsonek iradokizunak egin dizkigute, hainbat gehienezko denboraren inguruan izan direlarik. Gaur egun eguerdiko hamabi eta erdietan aparkatzen duen auto-gidariari doako ordu betea bi zatitan kontabilizatzen zaio, hau da hamabi eta erdietatik ordu 1etara eta arratsaldeko 4etatik 4:30etara. Eta dugun araudiaren arabera horrek ezin izango du berriz ere zonalde urdinetan kotxea utzi ticketak zenbatzen duenetik beste bi ordutan, hau da arratsaldeko sei eta erdietara artean.
Hori horrela, zonalde urdinetan goizerako ezarritako ordutegia betetzetik hurbil aparkatzen dutenek zigortuak izaten dira, sistema zerbitzu kanpo geratzen den orduetan, hau da arratsaldeko 4etara artean.
Gorabehera horri aurre egin eta egoera konpontzeko, ordua zenbatzeko modua aldatu egingo da, eguerdiko 12etatik ordu 1era bitartean ibilgailua aparkatzen duena kaltetua izan ez dadin eta arratsaldeko 4etatik aurrera berriz aparkatzeko aukera emateko.
Irizpide hori berori erabili eta jarraituko da, kotxea arratsaldeko 8ak baino lehenago uzten den gidarien kasuetan.
Doako aparkamendu publiko gehiago dugu Valdespina parke azpian eta Lomi-power enpresa ohian
Hirigunearen erdian, Valdespina parkearen azpian, aparkaleku publikoa dugu, non edozeinek doan autoa bi orduz utzi dezakegu. Bi orduek nahikoa denbora dira erosketaren edo kudeaketaren bat egin, kafea hartu eta abarrerako. Aparkalekuaren kokalekua paregabea da horrelakoetarako, hirigunea erdian ditugun denda, taberna, banketxe eta establezimendu gehienetik oso hurbil dagoelako, 250 metro eskas baitaude, urrutien dagoeneraino.
Valdespina parkearen azpiko aparkalekuak 58 plaza publiko ditu, doan erabili daitezkeenak bi orduz. Neurri horren arrazoia hirigunera autoz joaten diren pertsonei erraztasunak ematea da, alperrik bueltaka ibili edo ibilgailua bigarren ilaran utzi behar izan ez dezaten, eta abar… Eta, noski, gure udalerriko merkataritzari mesede egin eta horren garapenean laguntzeko.
Lomi Powerren eraikinean –lehen Lomiño izandakoan- Areitiko jaitsieran, hirigunetik hurbil, Torreta Etxetik eta Bizkaia Etorbideko espaloitik gertu, 70 automobilentzako aparkaleku publiko eta doakoa dagoela, inolako denbora mugarik ez dutenak.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan