Aitor Hernandezek gain hartu du estatuko ziklokros txapelketari eusteko erronka

11.10.13
Kirolak

Aitor Hernández txirrindulariak gain hartu du estatuko ziklokros txapelketa bigarren urtez segidan irabazteko erronka. Ez du batere erraz izango. Iazkoan maisutasun handiz bereganatu zuen txapela, hogei lasterketan gailendu eta irabazi ondoren. Egindako marka aparta da, zaila edozein kirolarentzat, bera barne. Nolanahi ere, amets eta helburu hori bere egin du. Asko entrenatu eta sufritu du denboraldiari hasiera eman aurretik eta, jada, bidean jarri da. Aurreko igandean denboraldiko lehen garaipena lortu zuen Asturiasen jokatutako Federazio Kopan. Kirol alorrean bere lana jada aurkeztu du eta aste honetan gizartearen aurrean agertu eta esan ditu bere asmoak zeintzuk diren denboraldirako. Txirrindulariak ‘Aitor Hernández Team’ delako taldea aurkeztu zuen astearte iluntzean jaioterriko Izarra Centre eraikinean egindako ekitaldian. Txapeldunarekin bat egin zuten zaletu, babesa eman dioten etxeetako ordezkariek, lagunek eta senideek. Denboraldi hasi berrirako onena opa dioten ehunka lagunek.

Aitorrek beren laguntza eskertu zien bertaratutako guztiei eta babesa eman dioten etxeei, bere proiektua egun errealitate egin izan duten guztiei. Aurkezpen ekitaldian taldekide izango dituen partaideak aurkeztu zituen, zeintzuek gogotik egingo dutenek lan aurtengo denboraldian erreferentzia izateko helburuaz.

Txirrindulariak dituen helburuen artean jasotako babes eta maitasuna, kirolean emango duen lan eta dedikazioaren bidez bueltatzea guztiei. Aurtengo denboraldia modu irmo eta egituratuan aurre egingo dio, iazkoarekin alderatuz. Mekaniko, laguntzaile, hedabideekiko teknikari eta babesleak baititu. Fisikoki sasoi betean egoteaz eta kiroleko aspektuez arduratuko da batez ere, emaitzarik onenak lortzeko xedez. Estatuan mailari eutsi eta nazioartean aurrera egin eta gehiago ikasten saiatuko da, gure mugetatik at jokatuko diren hainbat probetan korrituaz. Laster webgune propioa izango du, horren eduki eta diseinua bukatzear baitago. Sare sozialetan ere jarraitu ahal izango dugu une oro, horietan etengabeko presentzia izateko egitaraua diseinatu baitiote. Horri esker, zaletuek segitu eta animatu ahal izango diogularik, lortzen dituen emaitza onak ospatzeko. Aurkezpenean denboraldian zehar erabiliko duen materiala erakutsi zuen.

‘Aitor Hernández Team’ Llanesera abituko da gaur arratsaldean, igandean jokatuko den herriko 3. ziclokros lasterketan parte hartzeko

Astearte iluntzeari amaiera emateko ahogozagarria dastatzerik izan zuten Izarra Centrera bertaratutako guztiek, hurbileko Aitorrekin lasaiago hitz egiteko parada izanik. Jan eta edatekoak Raul Pavo tabernariak eskaini zituen doan, herrian ditugun Sirimiri eta Tribuna establezimenduetako arduradunak.

Aitor Hernandezek eta taldeak gaur arratsean Asturiasera abiatuko dira berriz ere, igandean Llanes herrian jokatuko den 3. Ziklokros lasterketa jokatzeko. Aitor moral handiz doa, Asturiasen jarraituko bigarren garaipena lortu dezakeelakoan sinetsiz. Karrera urriaren 13ko igandearen ordu 1ean hasiko da elite eta 23 urtetik azpitiko txirrindularientzat. Hori karrera nagusia izango da eta ermuarrak Espainiako Txapeldunaren elastikoa jantzi eta defendatuko du berriz ere.

Aurkezpen ekitaldian Aitor Hernandezek eta bere taldeak hainbat ikus-entzunezko material erabili zuten, zeina guk PDF formatuko artxiboan uzten dizuegu, behean duzuen informazio gehiago atalari lasterbidez lotuz.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke