Hernandezek denboraldiko bigarren garaipena lortu du Llanes hiriko III. ziklokrosean
Aitor Hernández txirrindulariak (Spezialized-Garmar) Llanes hiriko ziklokrosaren III. Edizioko proba nagusia –elite, 23 azpitikoek eta seniorrak- irabazi zuen atzo eguerdian, helmuga bakarrik zeharkatu ondoren. Haren atzetik sartu ziren Kevin Suárez eta Erlantz Uriarte, bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Ermuarrak denboraldiko bigarren garaipen lortu zuen, sasoi betean hasi dela erakutsiz. Biak Asturiasen, aurreko igandean Oviedoko federazio kopan gailendu eta gero. Bi garaipen jokatutako bi lasterketetan, indartsu.
Orain zortzi egun lehenago gertatutakoa eman zen berri atzokoan. Lasterketa oso azkarra eta teknikoa, siku mantendu zen zirkuituan. Aitorrek zorte gutxirekin eman zion hasiera lasterketari, ondoriorik gabeko eroria izan baitzuen, hainbat leku galdu eta atzean geratuaz. Lan franko eginez, lasterketa burura iritsi zen Kevin eta Erlantz harrapatuz. Laugarren bueltaren ondoren lehen postua hartu eta erritmo bizi-bizia jarri zuen jarraitzaileek atzean uzteko asmoz. Kevin Suáren Kantabriarrak erritmoari eusten saiatu zen hainbat itzulietan, azkenean amore emanez. Aitorrek helmuga bakarrik gurutzatu zuen, lehiakideak atzean utzita, denboraldiko bigarren garaipena poltsikoratuz. Ermuarra fin dabil, sasoiko, aurre denboraldi eta prestakuntza gogorra egin baitu.
Momentuz korritzen dituen lasterketak eta garaipenak eskutik datoz. Egutegiaren arabera, datorren proba Medina de Pomar eta Villarcayon (Burgosen) korrituko ditu. Helburua berbera izango da, minik ez hartzea eta, ahal izanez gero irabaztea edo sailkapenaren lehen postuetan izatea.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da