‘Gurbisako langile ohien interesak defendatu ditugu, demandatuak izateko arriskuaz jabeturik’

18.10.13
Erakundea

Ermuko Udalak abuztura artean Udal Kirol Erakundeko instalazioetan harrera eta zaintza lanean jarduten zuten Gurbisa’ enpresaren langile ohiak bizi duten “egoera zailaz jabetu eta hori ulertzen du”. Horrela erantzun zuen udalbatza buruak, korporazioak egindako azken Osokoaren Bilkuran, Gurbisako langile ziren bostetatik aretoan zeuden lau langileren bozemaileak egindako galderari. Langileon bozemaileak adierazi zuen “langabezian gaudela eta prestaziorik ez dugula jasotzen”, erantsiz, “oraindik lau hilabeteko soldata eta despidoari dagozkion kopuru guztiak zor dizkigutelarik”.”Babesik gabe ikusten dugu gure burua eta konponbidea nahi dugu. Guregatik zer egingo duzue?” Galdetu zuten.

Carlos Totorikak esan zuen langileei ordaintzen ez zitzaiela jakin dugunean “UKEk bilerak egitera derrigortu eta harremanetan izan dituela enpresarekin, nominak ordaindu zitzan”. Ondoren, erantsiz “kontratuari amaiera eman zaionean eta kopuru garrantzitsuak kobratu gabe zenituela ezagutu dugunean, bi hilabeteko fakturazioa geldiarazi diegu, salaketa jarriko digutela aurreratu diguten arren. Arrisku hori gain hartu dugu, zuen eskubidean defendatzea lehenetsiz”. Honen inguruan, “udalak sindikatu batekin geldiarazi eta ordaindu gabeko kopuruak bahitzea eta dirua zuzenean langileei ematea eskatu dezaten”. Zuen alde lanean jardun dugu erantsi zuen, Gurbisak salaketa jarri diezagun arriskuaren gainetik.

Kaleratzeari dagokionez Totorikak ondorengo datu eta zehaztasunak eman zituen: “gure udalak bostehun kontratu baino ditu udal kanpoko enpresekin eta inoiz ez gara enpresak langileekin mantentzen dituen harremanetan”. Alkatearen ustez “kalean utzi zaituenak eman behar du aurpegia iritzi publikoaren aurrean eta, garrantzitsua dugu azpimarratzea UKE ez dela izan kalean utzi zaituenak. Erakundearen eta enpresaren harremana zerbitzuak betetzeko kontratua medio izan da”. Agintariaren esanetan “egoera honetara Gurbisak eraman gaitu eta, agian, Deltak zuek ez kontratatzeko izan dituen kontsiderazioengatik. Gure ustez eta gure jarrera da ez dugula esan behar zein hitzarmen aplikatu behar zaizuen, ez eta subrogazioa, herri administrazioek izan behar dugun zereginarekiko akatsa baita”. “Gure ustez ezin dugu eskurik hartu; iradoki dezakegu, gonbitea luzatu, hitz egin, baina legearen arabera ez enpresako kideen arteko harremanetan sartzea” esanez. “Egoera horren eredu Sobietar Batasun izan zen eta guztiok ezagutzen dugu nola amaitu zuen” erantsiz.

Eusko Alderdi Jeltzaleak ere gai honen inguruan galdetu zuen. Jol Gisasola bozemaileak bost galdera egin zizkion alkateari Gurbisako auziaren inguruan. Galderak eta horie emandako erantzunak eskaintze aldera, plenoko grabaziotik hartutako zati literal eta osoa uzten dizuegu gure Ivoox-eko kanalaz baliatuz. Zati horren barne dago baita ere, langile ohiek egindako galdera eta erantzuna hitzez hitz.

Lotutako albisteak

Imagen
21.05.25
drOp proiektuari buruz hausnartzeko eta emaitzak aurkezteko ekitaldia

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian
Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan
Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena