'Berbalagun' ekimenean izena emateko epea zabalik

15.10.13
Euskara

Zabalik da Berbalagun edizio berrian izena emateko epea. Ermuan egitasmoa aski ezaguna dugu urtez urte hainbat jendek parte hartzen baitu, astero egiten diren hitzordutan zein urtean zehar antolatzen diren ekintza eta ikastaroetan. Proiektu honen helburua argia da, euskaldunak batu eta hitz egiteko aukera ematea, horrela gutxi dakienak praktikatzeko aukera izango du eta dakienak lagundu egingo dio. Euskal Birusa, Kaltxango AEK euskaltegia, Udal euskaltegia eta Euskara Sailak balantze positiboa egiten dute programa honek hamaika urteetan zehar izan duen bilakaeraz, eta horrela jarraitzea espero dute. Jakitun gara hizkuntzak ikastea ez dela bide erraza eta hainbat eta hainbat traba gainditu behar direla. Hori ondo baino hobeto daki Irlandatik etorri den Barry Maley umore-egileak, berak ere, ezer jakin barik, euskara ikasteari ekin baitzion. Eta bizipen horiek kontatuko dizkigu urriaren 23an, Lobiano Kulturgunean, arratsaldeko 19:15ean egingo duen bakarrizketa alaitsu eta umoretsuan. Euskara ikasteko garaian sortu zaizkion xelebrekeriak, anekdotak, musika… barre egin eta ondo pasatuko dugu ziur!

Barry Barrez; “Irish in Euskal Herria”

Imajina ezazu, beste herrialde batean zaudela, bakarrik, ez zara ezertaz enteratzen, ez duzu tutik ere ulertzen, herrimina sentitzen duzu. Hori da niri gertatu zitzaidana nire lehenengo egunetan Euskal Herrian. Nola moldatuko zinateke? Urteak pasa dira eta orain, Barry Barrezek bizitzaren inguruko hausnarketa egiten du, Euskal Herrian adaptazio (integrazioa?) prozesua azalduz, eta batez ere euskara ikasteko jarraitu duen bide bitxia, gure herrialdeko bazter desberdinetan izandako abenturei buruz hitz egiten digu, bakarrizketak euskaraz eginez, oroimenez beteriko eskusoinu bereziaz lagunduta.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko