Scapbooking tailerrak liburutegiaren eguna ospatzeko

15.10.13
Udal Liburutegia

Ermuko Udal Liburutegiak Liburutegiaren Egunarerako, urriak 24, markagailuak scrapbooking teknikaz egiteko bi tailer antolatu ditu. Ekimena ingelesez egingo da, liburutegian bertan. Lehenengo tailerra, 17:10etatik 18:30ra 8 eta 12 urte bitarteko umeentzat izango da, eta bigarrena, 18:30etatik 20:30era, helduentzat.

Ekintza honek Liburutegiaren Eguna ospatzeaz gain papera, apaingarriak edo argazkiak birrerabiltze teknika sortzaile eta dibertigarri hau ezagutaraztea du helburu, Tailer hauetan egingo diren orrimarkagailuek beste funtzio bat izango dute, txartel euskarriarena, Liburutegiko bazkide txartelerako, adibidez.

Liburutegia ekimen hau burutzeko toki aproposa da eta ingelesez egitea erabaki da herritarrarei autoformakuntza aukera bat gehiago eskaintzeko, beste hizkuntza batzuk praktikatzeko aukera ematen.

Lekuak mugatuak dira

Tailer hauek doakoak izanik ere, izena eman behar da urriaren 21 baino lehen, 943 17 92 12 telefonora deituz, e-postaz biblioteca@udalermua.net helbidera idatziz edo Liburutegian bertara joanez. Eskaera baino plaza gehiago izatekotan, plazak zozketa bidez esleituko dira eta interesatuei emaitza jakinaraziko zaie.

Tailerra Lucía Canok gidatuko du, eta bertan paper, tinta eta aplikagailuak eskainiko dira. Partehartzaileeek barrako kola, artaziak, arkatza, borragoma eta erregela ekarri beharko dituzte.

Ez baduzu scrapez ezer egin, hemen duzu aukera paregabea!

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"