Sarrerarik ez da geratzen, Ara Malikian musikaria Antzokian ikusteko
Ara Malikian musikariaren maila eta kalitatea oso ezagunak dira, bai mundu zabalean baita Ermua ere. Izan ere, ez da gure herrira etortzen den lehen aldia, aurretik birritan izan delako Ermuan. Libanon jaiotakoak (1968an) sarrera guztiak agortu ditu larunbat arratsaldez Antzokian aurkeztuko duen ‘Mis primera cuatro estaciones’ ikuskizunerako. Malikianek ikusmina piztu du eta jada, ez da sarrerarik geratzen, aurre salmentarako. Emanaldia Antzokian izango da arratsaldeko 5etatik aurrera eta sarrerak 6 euroko salneurria izan dute.
Emanaldian sei musikari instrumentistek hartzen dute parte (biola, biolina, txeloa, tiorba eta lautea) eta Ara Malikianen biolin ’Mis primeras cuatro estaciones’ ikuskizunaren bidez Malikianek musika gaztetxoenei hurbildu nahi die, horretarako jolasaz eta hitzaz baliatuz, Vivaldik idatzitako soneto eta mugimendu bakoitza aldez aurretik azaldu eta dramatizatuz, ikus-entzuleek testuingurua ulertu dezaten. Modu errazean, hitzak hurbilpena egiten du jarraian eskaintzen den musika ulertzen lagunduz. Modu horretan ikusleak musikaz baliatuz egiten den bidaia jarraitzen dute, esperientzia ahaztezina izanik.
Lotutako albisteak

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu