Mugarriz mugarri ibilaldiaren VI. edizioa

18.10.13
Gizartea

Artarrai mendi taldeak Ermuko lurralde mugen arteko seigarren mendi ibilaldia antolatu du biharko. Irteera hori zabalik dago nahi duen guztiarentzat eta parte hartzaileak Patxi plazan bildu eta abiatuko dira goizeko 8etan. Iragarpenak eguraldia lagun izango dugula adierazi duenez, gozatuko duguna ziur da. Antolatzaileek adierazi dutenez ibilbidea erritmo lasaian eta sei bat ordutan edonork egiteko modukoa da, baldin eta oinez sarri jarduten badu. Txango honetarako ez da ezer ordaindu behar, doan baita. Dena den antolatzaileek aldez aurretik izena ematea gomendatu dute, parte hartzaileei Errekalden hamaiketakoa eskainiko baitiete eta taldearen kopurua ezagutzea komenigarria zaielako. Iaz berrehun lagunek parte hartu zuen ibilbidean. Ea aurtengoan pertsona gehiago animatzen diren.

Txangoa orain lau urte antolatu zen estreinakoz eta ‘Mugarriz Mugarri’ izenaz da ezaguna, lurrak edo mugak markatzeko erabiltzen diren harriei ematen zaien izena bera erabiliz. Tamainari erreparatuz gero, Ermua nahiko txikia da 6,49 Km2 besterik ez baititu. Inguratzen gaituzten guztiek tamainaz are handiagoak dira.

Hori horrela, txikitxoa izatean aukera ematen du ibilbide osoa egun bakar batean egiteko, herrian ditugun baserri bakanak bisitatuz eta gure mugak Mallabia, Zaldibar edo Eibarrekiko markatzen dituzten mugarriaz zapalduz. Ibilbide honetan Urko mendi gainera ere igoko da, gure lurraldean dugun mendirik garaienera, nahiz eta bere tontorra Eibarko lurretan duen.

Ibilbidea ondokoa da: Sallabente, Eitza, Telleria eta Ureta baserriak, 634 errepidea eta TVA enpresa, Mallamendi, kanposantua, Errekalde, Urko gaina, Hirumugarre (721 m), Urko (791 m), Elorreta goikoa, Karia eta Sallabente.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu