‘Farsas y Églogas’ antzezpen klasikoa ikusgai Ermua Antzokian
Antzerki Klasikoaren estatu Konpainiak eta Nao D,amores konpainiak ‘Farsas y Églogas’ antzezpena dakartzate Ermua Antzokira ostiral gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Antzezpenean ‘JV’ goitizenez ezaguna den José Vicente Ramos ermuarrak hartzen du parte, zeinak Madrilen bizi eta lan egiten duen orain hainbat urte. Ikuskizuna Ana Zamorak zuzentzen du eta horrek hirurogeita hamabost minutu iraungo du. Sarrerak 12 euro balio du eeta jada eskuragarri daude aurrez aldeko salmentan Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainetan eta bere webgunean. Eta baita Lobiano Kulturgunean, astelenetik ostiralera goizeko 9etatik gaueko 9etara bitartean. Eta emanaldia jasi artean Antzokiko takilan bertan.
Badira 10 urte baino gehiago Nao d’amoresen talde artistikoa erdi aroko eta errenazimendu garaiko errepertorio dramatikoa berreskuratzen ari dela. Oraingoan Antzerki Klasikoaren Konpainia Nazionalaren bitartez egingo dute.
Bien arteko proiektu honen abiapuntua Lucas Fernández ( 1474 – 1541) izatea erabaki zuten, lehen kategoriako dramagilea izan arren gizaldietan bizi izan baita Juan de la Encina bere etsai garaikidearen itzalpean.
Abiapuntua Lucas Fernándezen artzainak benetakoak direnaren konfiantza itsua da: benetakoak beraien jokoetan, benetakoak zinetan, benetakoak oihuetan… baina batez ere beraien sentimendu, bihozkada eta bizi-espirituan. Artzaietako nortasun propioa izan eta protagonista denari bizia emango dio José Vicente Ramos ermuarrak. ‘JVk Cristina Rota Arte Dramatikoko Eskolan ikasitakoa da, aktore lanetan diharduelarik 1986az geroztik. Antzerki Klasikoaren estatu Konpainian, Nao D,amores konpainian eta Gazteiz Antzokian, besteak beste, lan egin du.
Ikuskizun honen asmoa jai bat izatea da, testu-musika eta eszena-baliabideak biltzen dituen jolas bat, eta guztiaren gainetik Lucas Fenándezengan beti garaile den Maitasun horren (sakratua eta profanoa) kantu bat, argirantz doan bidearen metafora bat, bizi-pozaren garaipenarena.
Lotutako albisteak

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu