Hernandez ziklokros elite sailkapeneko behin-behineko buru da 165 puntu metatu ondoren

23.10.13
Kirolak

Aitor Hernandez txirrindularia ziklokros modalitatean elite sailkapeneko buru da 165 puntu metatu ondoren aurtengo 2013-2014 denboraldi hasieran, Espainiako Txirrindularitza Federazioak ezagutzera eman berri duenez. Entitateak orain artean jokatu diren bost probak hartu ditu kontutan behin-behineko sailkapen hori prestatze, hain zuzen ere Oviedo (Federazio Kopa), Llanes (33.3), Medina (33.2), Villarcayo (33.2) eta Vinaroz (33.3). Horietatik lautan irabazi eta puntuak eskuratu ditu Aitorrek. Bigarren Aketza Peña (KV Sport) dugu 100 punturekin eta jarraian 23 urte baino gazteago den Kevin Suárez (BioRacer) 93 puntu lortu baititu, egindako emaitzen arabera.

Behin-behineko sailkapena bada ere, Specialized-Garmar taldekoak denboraldiari hasiera oso ona eman diola erakusten du. Horretarako eta horren oinarri aurre denboraldian egindako prestaketa zorrotza dagoelarik. Gauzak horrela jarraituz aurtengoa denboraldi arrakastatsua izan daiteke Hernandezentzat. Emaitza horiek lortzen asko lagundu du, noski, laguntzaile talde egituratu eta sendoa izateak eta diruz lagundu dioten hainbat etxe eta entitatek: Specialized, Garmar, Ermuna Innovation City, Oiartzun Karabana eta Bizikletak, Bes-t, Maglia, Sferico, Joma, Rotek Errotuloak, Arlo 2000 Biltegiak, JFJ Sport Management, Olaizola Lurrindenda, Novadiet, Roval, Zurich, Agirre Kirolak, AlvMoy Design, Opal Mantenimientos, Metaltech eta Sirimiri taberna.

Behin-behineko sailkapen osoa ikusi:

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.25
Betiondoko igerilekua prestatzeko lanetan, laster irekiko baita

Bainu denboraldia eta instalazioa ekainaren 14tik irailaren 14ra zabalik izango dira
Imagen
28.05.25
Ermua Kirolak-ek web atal berria estreinatu du

Gaurtik aurrera webgune korporatibo honen barne jasoko da Kirol Alorraren inguruko informazio guztia
Imagen
27.05.25
XVI. Aizkolari lehiaketa egingo da igandean plazan

Udal kirol alorrak antolatuta, Orbe Kardinalaren plazan eguerdiko 12:30etan