XXVI. Mikologi Jardunaldietan Matxalen Ziarsolo eskubaloi jokalaria omenduko da

23.10.13
Gizartea

Herriko Mikologia Jardunaldien hogeita seigarren edizioa bihar ostegunetik igandera bitartean gauzatuko da. Azken edizioetako bideari jarraiki, osteguna kirolari dedikatuko zaio. Irekiera eta lehen ekitaldia Matxalen Ziarsolo Areitioaurtena eskubaloi jokalaria omentzeko izango da. Ezker hegala eta oraingo Bera Bera taldearen kapitaina 11 aldiz internazionala espainiako selekzioarekin izan da eta geroztik Ligako txapelduna, Erregina Kopako txapelduna 3 aldiz eta Superkopako txapelduna beste 3 aldiz izan da kirol arrakasta besteak beste. Arratsaldeko zazpi eta erdietan harrera egingo zaio herriko plazan eta ekitaldiaren ondoren berarekin batera afaria egingo da elkarte gastronomiko batean.

Ostiralean, hitzaldi didaktikoa egingo da. Horretan Pablo García Azkarate Basauriko Elkarte Mikologikoaren presidenteak eta Pedro Castro Sánchez adituak ''amanitas''ei buruz azalpenak emango dituzte. Ekitaldia arratsaldeko zazpietarako iragarrita dago eta Lobiano Kulturgunean egingo.

Larunbateko eguna, perretxiko eta onddoak biltzeko erabiliko da herriaren inguruko mendietan zehar. Arratsaldean, bildutako aleak sailkatuko dira, hurrengo eguneko goizean erakusketa jartzeko. Iluntzeko zortzietan Oliver magoaren ekitaldia iragarrita dago. Plaza girotzeko, musika ere zango da.

Igandean aurtengo edizioari amaiera emango zaio. Jarduerarik garrantzitsuena goizeko erakusketa izango da, herriko plazan jarriko dena. Halaber, dastatze, eskulanak, musika eta bestelako ekitaldiak ere izango dira.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu