Beldur Barik lehiaketan oraindik parte hartu ahal duzu

23.10.13
Berdintasuna

Proiektua al daukazu? Parte hartu nahi duzu eta dakizu nola? Etorri Emakumeen Topalekura eta informa zaitez

Ermuko Berdintasunerako Alorrak herriko jende gaztea animatu nahi du Beldur Barik lehiaketa parte hartzen. Ekimenaren xedea da gazteen artean balio positiboak sustatzea: zehazki, haien arteko harremanetan errespetua, berdintasuna eta indarkeria sexistaren prebentzioa sustatzea.

Beldur Barik lehiaketa 12 eta 26 urte bitarteko gazteei begira antolatutako jarduera da, eta hauxe du helburu: programak aldarrikatzen dituen jarrerak eta mezuak ikus-entzunezko formatuan erakusten dituzten adierazpen artistikoak saritzea.

Lehiaketa oraindik zabalik dago, eta azaroaren 15era bitartean lanak aurkeztu ahal izango dira. Deialdiaren inguruko xehetasun guztiak lasterbidez uzten dizkizuegun Oinarri Orokorretan dituzue.

Lehiaketaren eta sarien osagarri, Ermuko Berdintasunerako Alorrak herriko lan edo proposamen onenak sarituko ditu, ermuarron arteko partaidetza sustatzeko. Sari hauek eskuratzeko aukera izateko parte hartzaileek Ermuan erroldaturik egon beharko dute.

Azpimarra behar da, Ermuko lehiaketara aurkezturiko parte hartzaileek orokorrean ere parte hartu ahal izango dute, bateragarri baitira. Lanak azaroaren 15era arte aurkeztu daitezke. Hori bai, bi kopia bidali behar dute, bat casadelamujer@udalermua.net postontzira eta bestea jarrera@beldurbarik.org helbidera.

Lehiaketara aurkezten diren guztiek azaroaren 25ean egingo den BeldurBarik Topaketan parte hartu ahal izango dute, non herriko gazteen lanak ikusteko aukera izanen dugun.

Argibide gehiagorako joan Emakumeen Topagunera –Izelaieta 12an- edo deitu bertako 943 171030 telefono zenbakira, edo ikus bere mikrosite gunean.

Lotutako albisteak

Imagen
29.05.24
Sexu-aniztasunaren errespetuari buruzko sentsibilizazio-jarduerak ikastetxeetan

Berdintasun Sailak jarduera ludikoak antolatu ditu Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan; 'Emakumeak eta literatura LBT+ tituluko erakusketa jarri du eta ekainaren 28an gogoan hartukoeta liburutegiarekingida argitaratu du
Imagen
24.05.24
Pertsonak zaintzen dituzten profesionalentzako autozainketa-programa

Ermuak "Zaindu Zaitez" programa eskaintzen du, partikularren zaintzaren arloko emakume langileen autozaintza eta lan-osasuna sustatzeko. Izen-ematea zabalik
Imagen
03.05.24
Jendaurrean hitz egiteko ahalduntze eta konfiantza tailerra

Prestakuntza Emakumearen Topagunean emango da maiatzaren 8tik aurrera