eHealth Innovation Centre inauguratu eta aurkezteko ekitaldia
Kutxabankek eta Dravet Sindromearen Fundazioak, Ermuko Izarra eraikinean kokatu duten eHealth Izarra Centre eraikinean aurkeztuko dute astelehen goizean. Zentro horrek bi urterako ikerketa hasi du Dravet Sindromearen eta patologia epileptikoko kanalen inguruko ikerketan sakondu eta aurrera egiteko. EIC BBK Dravet Sindromearen Fundazioak bultzatutako zentro aurreratua da, zeinak osasun eremuko zerbitzuak eskainiko dituen teknologi elektrikoak oinarri eta ardatz izanik. Asistentzian eta hezkuntza ataletan ekarpena egin nahi du, produktu berritzaileak garatuz gaixo eta gizartearen onerako. Aurkezpen ekitaldia Izarra Centre egingo da astelehen goizeko hamaika eta erdietatik aurrera eta horretan parte hartuko dute Kutxabank entitateko Presidenteak, Mario Fernándezek, Dravet Fundaziokoak, Julián Islak, herriko alkate Carlos Totorikak eta Microsoft enpresako ordezkari batek.
Zer da eHealth Innovation Centre?
Konponbide teknologikoak garatuko dituen zentro aurreratua da, gaixoei eta merkatuak nolabait ahazturik dituen eta asistentzia zerbitzuetatik at geratzeko arriskua duten taldeei terapia zehatzak hurbildun nahi dizkienak. Dravet sindromea eta antzeko gaixotasunak dituzten pertsonen bizi-kalitateari lagunduko dioten konponbideak prestatzea da bere helburua, horretarako tratamendu medikoak nahiz gaixoen eta beren familien bizitza normaltzen lagundu dezaketen trenetan zentratuko direlarik.
Zein da bere egitekoa
Informazio eta komunikazio teknologian oinarri harturik gaixo eta, batez ere, ezintasunak dituzten pertsona talde ezberdinak dituzten gizarte eta osasun beharrei erantzuna ematea.
Norentzat izango da?
Dravet sindromeak jotako eta, luzapenez, ezintasunen edo gaixo arraroren bat duten edo teprapia espezifikoak behar duten gainerako pentsonentzat izango da baliogarri.
Proiektuak
EIC BBK zentroan aplikatuko den teknologiari esker atentzio-programak eta adituak gaixoei hurbilduko zaizkie, horiek dauden lekura bertara eramanez, ohikoa izan den alderazntzizko joerari amaiera emanik. Horretarako etxean errehabilitazio monitorizatua egiteko Kinect programa erabiliko da, baita tabletak estimulazio kognitiboko programak mamitzeko, asistentzia medikuak telebista bidez edo teknologia berriez baliatuz etxean dagoen gaixoak eskola jarraitzerik izan dezan.
- Kinect teknologian oinarriturik, etxean telebista bidez errehabilitazio edo fisioterapia gauzatzea.
- Tableta elektronikoak erabiltzea estimulazio kognitiboko programak mamitzea.
- Gauez krisi epilektikoak antzemateko programa prestatzea.
- Telebista bidez medikuntza gauzatzeko programa prestatzea.>
- Ume eta gazte diren gaixoei ikasi eta gelan barneratzen lagunduko dien ‘Garapen’ programa prestatzea.
Laguntzaile diren entitateak
Dravet Sindromearen Fundazioak abian jarri duen programa honek BBKren laguntza ekonomikoa du, Microsoft enpresa indartsuaren babes teknologikoa, BizSpark+ programari atxikita, eta Ermuko Udalarena, bulego eta egoitza utzi baitie Izarra Centren.
Dravet Sindromearen Fundazioa
Dravet Sindromearen Fundazioa gaixorik dauden umeen guraso eta familien beharrei erantzuteko sortu zen eta gaixotasun ezohiko hau gehiago ikertu dadila sustatu eta finantzatzeko helburuaz, gaixotasunaren jatorria ezagutu, diagnostikoa hobetu eta bere efektuak murriztuko dituzten tratamenduak bila daitezen.
Fundazioaren bi urteetan 500.000 euro bideratu ditu ikerketara; 400 pertsona gaixo daudela egiaztatu du doako test genetikoari esker. Bertan 9 pertsona daude lanean eta ikerketa aurreratuko 9 proiektu abian ditu.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena