Ermuko 'EIC-BBK Zentruak' Dravet Sindromearen zerbitzura jarriko du teknologia

28.10.13
Erakundea

Gaur zabaldu den ''eHealth'' zentrua gaitza duten pertsonei terapiak hurbiltzeko baliabide teknologikoak garatzerakoan erreferentziazko gunea izango da 

Errehabilitazioko eta mediku-zaintzako urrutiko zerbitzuak emango ditu, bai eta estimulazio kognitiboko ikastaroak ere, gaixoak etxetik mugitu beharrik ez dezaten izan

Zentrua zabaltzeko egin den ekarpen ekonomikoa BBK-ko bezero batek utzi zuen legatutik dator

eHealth esparruan zentru eredugarria, Dravet Sindromea duten pertsonen bizitza kalitatea hobetzeko. Helburu horrekin jaio da Dravet Fundazioak eta BBK-k bultzatu duten EIC BBK. Zentruak Microsoften eta Mondragon taldeko Teknologia Embebituen Berrikuntzarako Zentruaren babes teknologikoa ditu eta Ermuko Izarra Centrek utzitako instalazioan ezarri da. Inaugurazio ekitaldia goizean egin da Ermuan eta bertan izan dira Dravet Sindromea Fundazioko Presidentea, Julián Isla, BBK-ko Presidentea, Mario Fernández, Ermuko Alkatea, Carlos Totorika eta Microsoften Harreman Instituzionaletarako Kudeatzailea, Montserrat Pardo.

"Teknologia berriak ezintasunarekin horrela uztartzen dituen beste programarik ez dago mundu osoan, errentagarritasun sozialeko ikuspegitik egina baita, ikuspegi ekonomikotik izan ordez" esan du Dravet Fundazioko Presidenteak, Julián Islak. Mario Fernándezen hitzetan "BBK-k beste urrats bat egin du gaitza duten lagunen bizitza kalitatea hobetuko duen zentrua zabaltzean". Ermuko alkateak azpimarratu du udalak "eHealth-aren aldeko apustua egin du, BBKrekin, Dravet Fundazioarekin eta Microsoftekin elkarlanean, etorkizunean kalitatezko enplegua sortu eta osasun zerbitzu sozial publikoak era eraginkorrago eta jasangarriagoan emateko".

Gaisoen bizitza kalitatea hobetzeko teknologia

EIC BBK zentruak gaisoen arretarako zenbait zerbitzu aitzindari teknologia berrien bitartez hurbilduko ditu, eta gaisoek ez dute etxetik mugitu beharrik izango. Abian jarriko diren arretarako eta heziketarako egitasmo nagusien artean azpimarragarriak da etxeko tele-errehabilitazio program. Sistema Kinect programa erabiliko du XBOX kontsola berriaren bitartez urrutiko errehabilitazio zerbitzua emateko eta, kontsola honekin, gaisoa eta mediku-taldeak harremanetan jarri ahal izango dira, etxean bertan. Gaisoen gaitasun kognitiboa hobetu eta menpekotasuna murrizteko, tableten bitartez estimulazio kognitiborako programa ere abian jarriko da. Telefono mugikorren, tableten eta ordenagailuen bitartez garatuko den telemedizina programa ere izango du zentruak eta gauetako krisi epileptikoak antzemateko programa ere sortuko du, gaisoen etxeetan jarriko diren sentsoreen laguntzaz.

EIC BBK egitasmoa sortzerakoan aintzat hartu dira gaisotasuna dutenen beharrak. Hauek, hein handi batean, ezintasuna duten beste giza-taldeen oso antzeko beharrak dira. Dravet Sindromeak, besteak beste, garapen kognitiboan eragozpen handiak sortzen ditu eta trebetasun motoren garapena eragozten du. Horregatik, etengabeko estimulazio psikosoziala eta errehabilitazio programak behar izaten dituzte gaisoek.

Abian jarri den unean, EIC BBK Zentruak informatikako bi desarrolatzaile eta proiektuen buru bat jarri ditu lanean eta lankidetza-harreman estua izango du Dravet Sindromea Fundazioarekin eta kanpoko espezialista teknologiko eta enpresarialekin.

BBKren bezero batek utzitako legatua

BBK-k lankidetza harreman sendoa du Dravet Fundazioarekin. Elkarlan horren bitartez hainbat ikerketa egitasmo abian jarri ahal izan dira urteotan, batik bat genetikaren eta biologia molekularraren esparruetan. BBK-k egitasmo berri honen kontrol soziala izango du eta eHealth Centre-n aginte organoetako kide izango da.

BBKren Gizarte-ekintzak EIC BBK gunera bideratu dituen baliabideak finantza-erakundeko bezero batek utzitako oinordetzatik datoz. Izan ere bere ondasunak utzi zizkion erakundeari, Ermuko udalarentzat interes sozial eta kulturakeko egitasmoetan inbertitzeko baldintzarekin, beti ere. eHealth zentru hau da, hain zuzen, legatu horren bitartez sortu den azken ekimena. BBK-k eta Dravet Fundazioak sinatu duten hitzarmenak, hasiera batean, hiru urteko iraupena izango du eta urtean 87.000 euroko ekarpena jasoko du.

Lotutako albisteak

Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera
Imagen
21.05.25
drOp proiektuari buruz hausnartzeko eta emaitzak aurkezteko ekitaldia

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian
Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan