Karrantzan garaile izanik estreinatu ditu Hernandezek UCI probak
Aitor Hernández (Specialized-Garmar) garaipena lortu du bigarren urtez jarraian Karrantzako ziklokrosean, UCI erakundearentzat baliagarri diren lasterketei hasiera emanez. Aurreikuspen meteorologikoak betean asmatu zuen eta beroa izan zen nagusi, zorua siku eta hautsez jositako zirkuituan. Horrek proba oso azkarra izatea ekarri zuelarik. Lasterketa hasi orduko elkarri kontrolatzen hasi ziren Hernández, Ruiz de Larrinaga eta Aketza Peña korrikalariak. Lasterketa burua Michel Vueltak hartu zuen irteera eman orduko, nahiz lehenengo estualdia Kevin Suárezek eragin zuen, korrikalariei hau harrapatzeko lanaraziz. Kevin harrapatu eta gero Aitorrek burua hartu zuen erritmo bizia eta indartsua jarriz Betalu edo Uriarte korrikalariak bat egin ez zezaten aurrekoekin.
Amaitzeko bost buelta geratzen zirenean Aitor Hernéndez erritmoa arindu eta gogor jo du aurrera, ruiz de Larrinaga eta Suárez atzean utziz. Hartutako abantaila mantentdu ez ezik handitu egin du eta Kevin Suarezek amore eman du Larrinagari jarraitu ezin ziolako. Larrinagak laban egitea are mesedegarriago izan zaio ermuarrari, zeina bosgarrenez aurtengo denboraldian helmugaratzen lehen txirrindularia izan den.
Aitor Hernandez txirrindularia ziklokros modalitatean elite sailkapeneko buru da 265 puntu metatu ondoren aurtengo 2013-2014 denboraldi hasieran, Espainiako Txirrindularitza Federazioak ezagutzera eman berri duenez asteburuko Xeraco (33.3) y Karrantza (C2) probak kontutan hartuta.
Horiek horrela, datorren astean Aitorrek bere nagusitasuna mantentzen eta Federazio Kopako lidergoari eusten saiatuko da, Laudio eta Muskizen korrituko diren ziklokros probatan.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da