‘Emaztegaiaren semea’ antzezlana Antzokian ikusgaia
’Ados Teatro’ konpainiaak ‘Emaztegaiaren semea’ tituluko muntaia dakarkigu Ermua Antzokira. Antzezlana Fernando Castets eta Juan J. Campanella gidoilarien El hijo de la Novia filmaren egokitzapena da. Garbi Losadak zuzentzen du. Ikuskizuna ostiral gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da. Parte hartzen dute Asier Hormaza Sara Cozar, Cándido Uranga, Iñake Irastorza eta Mikel Laskurain aktoreek. Sarrerek hamar euro balio dute eta jada BBK entitatearen orotariko kutxazainen sarearen eta webgunearen bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kultur gunera bertara joanda. Antzezpena euskaraz izango da eta laurogei minutu irauten du.
Emaztegaiaren semea komedia handi egiten duten istorio horietakoa da eta horren arrazoia hauxe da: eszena gehienetan, elkarrizketa dramatikoen erdian, umorea azaltzen dela.
Gertakizun nagusi bi dira egitura tragikomikoaren oinarria, gurasoen ezkontza eta familia-jatetxea den zorigaiztoko negozioa kate multinazional bati saldu beharra: aurrera egiteko enpresari txiki horren trikimailuak, bere balioek inolako baliorik ez dutela ikusten ari den agurea, oroimena galdutako atsoa… Ikuslea barre algaratik negargurara eramaten duten pertsonaiak eta egoerak, emozio bi horiez berdin gozaraziz. Azken batean, bizitzaren beraren pasarteak eszenan. Gutako edonori gertatutako edo gerta dakizkiokeen istorioak.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu