Totorika: 'Hitzetik ekintzara jauzi egitea eta Ermuarentzat berri oso ona da'

31.10.13
Erakundea

Bizkaiko Foru Aldundiak 2014an Ermuko saihesbideko obrak esleitu eta horiek hasteko 10 milioi euro erabiliko dituela “berri bikaina da ermuar guztientzat eta hemen bilduta gauden talde politikoentzat”. Hitz horiekin eman zien hasiera bart iluntzean Udalbatzarrak hilero egin ohi duen ezohiko Bilkurari. Batzar hori hasi baino ordu batzuk lehenago José Luis Bilbao Foru Diputatuak datorren urtealdi ekonomikorako Aurrekontuan aurkeztu zituen esanez orain, egoera zertxobait positiboagora pasako gara termino makroekonomikoetan" eta 2014. urterako aurkeztu diren datu berrien oinarrian azken hilabeteetan erregistratutako suspertze ekonomiko arina dago, 2014. urterako diru-sarreren aurreikuspen positiboa izanik, aurtengo 2013an baino ia % 5 gehiago espero delarik”.

Eszenatoki hori eta kontu positiboak izango direla aurreikusten denez, Herri Lan eta Garraio Sailari dagokionez, ekitaldi berri honetarako beste berritasun handi bat Ermuko saihesbidearen hasiera izango dela aurreratu zuen, horretarako 10 milioi euro erabiliko dituela aurreratuz. Bizkaiko Foru Aldundiak promestu zuen proiektuetako bat da hori, aurrekontu-partida handiagoak izan bezain laster egingo zirenak. Lehenengo fasearen guztikoa 90 milioi eurokoa da, 2014tik 2017ra bitartean gauzatuko dena, urte horietako bakoitzean diru-kopuru bat zuzkituz.

Carlos Totorikak gaiaren inguruan egindako balorazioa ondorengoa da: “Bizkaiko aurrekontuen inguruan Foru Diputatu Nagusiaren ahotik entzun dugun berria oso garrantzitsua da Ermuarentzat. Nire ustez, sinesgarri da hitzetik ekintzara jauzi egiten dugula; garapen ekonomiko eta krisialdia gainditzeko hastapenetan gaudela izanik horren arrazoiak eta, baita alderdi jeltzalearen eta alderdi sozialistaren artean izan daitekeen ustezko akordioan. Horrek guztiak, obran hasiko direnaren iragarkiari sinesgarritasuna ematen dio, hortaz, saihesbiderik gabe egoteari amaiera data jartzen zaio. Saihesbidea ez edukitzeak mota askotako arazoak eragin dizkigu eta orain horiei konponbidea emango diogula sinis dezakegu”.

Herriko agintariak azpiegitura hori aldarrikatzen herritarrek eduki dugun jarrera aktiboa ez du ahazterik izan nahi. Ez eta udalean dauden talde politikoek jokatutako papera eta edukitako ikuspuntu konstruktiboa, aldarrikapenean bat egiten, errespetua eta krisialdi ekonomikoaren aurrean ulergarriak izanik. Saihesbidea eskaera historikoa da, hogei urte bete direlako eskatzen hasi ginenetik. Obra gauzatuko dela iragarri ondoren herritarren –batez ere Gipuzkoa Etorbidean eta VI. Mmendeurrena kaleetan bizi direnen- sufrimenduari konponbidea emango zaiela soma daitekeelarik. Saihesbidea izateak egungo egoera libratzea eta etorkizunari begira hiri eredu berria diseinatzea ahalbidetuko ditu. Enpresa eta enpleguari dagokionez lehiakorrago izaten lagunduko digu, joan etorrietan debora gutxiago emanez eta erakargarriago; hirigintzari dagokionez dugun eragina maila gutxitzea eta oinezkoentzat edo bizikletentzat erreiak egitea; horrekin guztiarekin herri ekologiko eta jasangarriagoa edukiko dugularik.

Jarraian 2014ko Aurrekontuen inguruan Foru Diputatu Nagusiak egindako aurkezpenaren bidea uzten dizuegu.

“Bideoaren

Lotutako albisteak

Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera
Imagen
21.05.25
drOp proiektuari buruz hausnartzeko eta emaitzak aurkezteko ekitaldia

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian
Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan