Aitor Hernández Federazio Kopako buru 455 puntu metatu ondoren

04.11.13
Kirolak

Aitor Hernández (Specialized-Garmar) txirrindularia Federazio Kopako buru da azken asteburuko bi lasterketak irabazi ondoren. Larunbatean Laudion gailendu zen eta atzokoan Muskizen, Federazio Koparako puntuagarri zen hirugarren lasterketan. Emaitza hoberik lortzea, ezinezkoa da, Estatu mailako hiru probatatik hiru irabaziz eta zazpi lasterketan podiumeko leku gorenera igoz. Ermuarraren nagusitasuna agerikoa da, korritu dituen estatuko probak guztiak irabazi baititu, zazpitik zazpi. Horren isla gaur bertan eguneratu izan den estatuko sailkapena da, non lehena den 465 puntu metatuta, Federazio Koparako baliagarri diren Laudio eta Muskizekoa eta Alcublase Udaleko Saria kontutan hartuta. Espainiako txapeldunak eta gaur egungo liderra den Aitor Hernandezek sailkapenean 465 puntu ditu, bigarrenak baino ia 200 gehiago. Atzetik Ruiz de Larrinaga dago bigarren, Aketza Peña pasatu eta gero, nahiz eta bien arteko diferentzia 25 puntu besterik izan ez.

Larunbatean Aitorrek irabazi zuen sufrituz. Laudioko zirkuitua gogorra eta maldatsua izateaz gain, Egoitzek lasterketaren gogortasuna areagotu egin zuen erritmo eta abiadura azkarra ezarriz hasieratik. Aitorrek horren gurpila hartu eta eutsi egin zion, une aproposa iritsi artean. Azken itzulian Aketza Peñak erasoa joa zuen, ihes egitea lortu gabe. Jarraian, gehiagorik itxoin gabe Aitorrek jo zuen azkenean jarratzaileentzat erabakigarriak izan ziren metroak lortuaz. Besoak altxa eta helmuga gurutzatu zuen Peña baino segundo batzuk lehenago. Hirugarren Murgoitio sartu zen, azken itzulian arazoak eduki eta gero.

Atzoko igandean Muskizen sasoi betean dagoela erakuts izuen, denboraldian lortu duen jarraituko zazpigarren garaipenaz. Lasterketa hasi eta Felipe Orts buruan jarri zen. Zirkuitua tekniko aizan eta lokaztuaz egoen. Murgoitio lehen postuan jarri zen hasieratik gogor tiratuz. Aitorrek lasterketa irakurtzen jakin zuen, bezperan ikusitakoaren ondoren. Egoitzen gurpila hartu eta horri jarraitu zion etengabe, bere aukera argi ikusi artean. Une baten erasoa jo eta tartea zabaldu zuen, Murgoitio atzean utziz. Bi lasterketa eta bi garaipen, oso landuak.

Hurrengo zita datorren asteburuan izanen dugu. Azaroaren 10ean Federazio koparako puntuagarri izango direnak, lehena Elorrion eta bigarrena Valentzia Komunitateko Orihuelan (33.3).

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke