Kexa eta iradokizunak jasotzeko zerbitzua atzeratu digun matxura konpondurik
Udal webgune eta komunikazio sail hau kexa eta iradokizunak jasotzeko dugun zerbitzuan matxura izan dugula antzeman berri dugu, zeinagatik herritarrek bidali dizkiguten 66 mezu edo idatzi ezin izan ditugu oraintsu arte jaso. Eta ondorioz, atzeraturik ditugu ezarrita dugun prozedura ezin izan baitugu bete.
Informatika Saileko lankideekin elkarlanean jardun ondoren jaso ezinik eta atzeratuta izan ditugun mezuak berreskuratu ditugu, horien izapideari berehala ekinez herritarrek lehenbailehen erantzuna jasotzerik izan dezaten. Eta, ahal dugun neurrian, eskatutakoari konponbidea eman diezaiogun. Hortaz, atzerapenagatik herritarrei barkamena eskatzen dugu eta online zerbitzuaren erabiltzaile direnei sortutako eragozpenengatik.
Sailetik arazo teknikoa eragin dien ermuarrei mezu bana bidali diegu, baldin eta harremanetarako e-postako helbide bat utzi badigute.
Arazoa ez da orokorra izan, azken hilabeteetako idatzi batzuk jaso baititugu baina ez guztiak. Batzuk iritsi zaizkigu, baina hainbat mezu ez, guretzat ere ulergaitza bada ere. Teknologiaren gauzak direla esan ohi da, aldeko dugunean zoriontsu egonik eta, alderantzizkoa bidea hartzen duenean, ba… badakizue. Azken hilabeteetan hainbat zerbitzu birtualizatu eta hodei delakoan kokatu ditugu eta gertatutakoaren oinarria hori izan daitekeenaren susmoa dugu. Zerbitzarien arteko deskoordinazioa, hain zuzen. Nolanahi ere, zerbitzua jada bere onera bueltatu dugu eta jardunean da. Lanean jarraituko dugu zerbitzua hobetzeko, ermuarrok asko erabiltzen baitugu eta oso harrera ona duelako jendearen artea. Ulertuko duzuelakoan, mila esker.
Lotutako albisteak

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan