‘Innpulso’ sareko hirien estatu asanbladan parte hartu du Ermuak, Móstoles hirian
Ermua hiriko ordezkari hainbat Móstoles (Madril) hirian izan dira astean zehar ‘Innpulso’ sareko hiriek gauzatu duten estatu asanbladan parte hartzen. Gure Udala Zuzendaritza Batzordeko kide da eta ordezkari taldea estatuko hiriburuan izan da, amaitzear gauden aste honetako hiru egunetan zehar. Asanblada asteartean hasi zen eta hainbat adituk sei hitzaldi aurkeztu zituzten ‘smart cities’ deritzanaren inguruan. Hitzaldietan kontzeptu horren barne hartzen diren smart mobility, smart sustainability, smart population, smart goverment eta smart economy deritzaten atalak sakontzen. Arratsaldean taldeka hausnarketa egin eta eztabaidatzen aritu ziren, datozen hilabeteetan hasiko dituzten lanen inguruan. Lana hiru multzo izango dituzte, hain zuzen ere ondorengoak:
- hirietan berrikuntza finantzatzen jarraitzeko izan daitezkeen eredu berriak.
- enpresa Txiki eta Ertainentzako (ETEntzako) trenen prestakuntza.
- udalerria eredu berritzaileari jarraituz kudeatzeko eredua prestatzea.
Atzoko saioen buru izan ziren Móstoles hiriko eta Barakaldoko alkateak, Zuzendaritza Kontseiluaren presidente direnak, Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza estatu Idazkariarekin, Carmen Varelarekin batera. Azken honek entregatu zituen 2012 deialdiaren arabera “zientzia eta berrikuntza hiri” aukeratu direnei ikur berriak. Aukeratutako hiriak ondorengoak dira, biztanleria kopuruaren arabera:
- 20.000 biztanletik beheragokoetan: Puerto Lumbreras (Murtzia) eta Salinas (Alacant)
- 20.000tik gorakoen artean: Adeje (Tenerife)
- 100.000 pertsona baino handiagoen artean: La Coruña
Arratsaldez, saio teknikoa gauzatu zen Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak eta Berrikuntzarako Enpresa Nazionalak xedatu dituzten ildo estrategikoak azaltzeko. Eta jarraian, bezperan lan taldeetan izandako ondorioak aurkezteko. Asanblada eta jardunaldiei amaiera eman zien bart arratsean Berrikuntza eta Lehiakortasun zuzendari orokorrak.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena