’Atrium Telecom Ermua’k ermuarroi aurkeztu eta opariak banatu ditu

11.11.13
Ekonomi Sustapena

Atrium Telecom enpresak –Open Cable taldekoak- jada kontratua sinatu du gure herrian zuntz-optikoaren bidez zerbitzuak eskaintzeko. Are gehiago, Ermura bertara etorri da. ‘Atrium Telecom Ermua’ deritzan enpresa Ermura etorri eta bulegoa jarri du Izarra Centre eraikinean. Bertan jada langileak daude eta telefono finkora zenbaki berri bat ere eskuratu dute, 846 08 00 10 hain zuzen ere. Enpresak aurreratu duenez bere lehen eskaintza 29, 50 eurokoa izango da, BEZik gabe, eta horren barne ondorengo produktuak sartuko ditu: TBko 50 kate, 50 MB abiadura izango duen internet eta telefonoa (estatuko finkoetara doan deitzeko 300 minutu eta estatuko eskukoetara beste 50 minutu. Enpresako Antonio Ramón Guilabert kontseilariak adierazi digunez Ermuan egonkortu eta hazteko asmoarekin etorri dira. ‘Atriumek’ herrian dugun oinarri eta ‘amateur’ mailako kirol taldeei babesa eta laguntza emateko prest dago.

’Atrium Telecom Ermua’k etxean zuzeneko informazio eta eskaintza jaso nahi duten hainbat hamarkada ermuarren fitxa jaso zuen larunbatean

Larunbat goizean etorkizunean bezero izan gaitezkeen ermuarron aurrean aurkeztu zuen bere burua. Atrium Telecomek –Open Cable taldekoak- stand bat jarriko zuen larunbat goizean Goiko plazan, goizeko 10etatik arratsaldeko 3etara bitartean. Bertan informazioa eman eta Ermurako prestatu duten eskaintza aurkeztuko dute. Aipatu standn horretara hurbildu ziren herritarrei zuzeneko informazioa eta beraien eskaintzaren berri eman zien. Eta horrez gain, mantak, mantalak, entzungailuak, boligrafoak eta gozoki hainbat banatzeaz gain opari gisa. Bertaratutakoetatik hainbatek harremanetarako beren datuak eman zituzten, etxean bisita eta informazio sakonagoa jasotzeko asmoz.

Izan ere, abenduaren 10etik hasita, ermuarrok bertan lanean ari diren enpresekin zerbitzuak kontratatzeko aukera izango dugu. Eta etorkizunean etor daitezkeenekin baita ere. Abenduaren 10era bitartean dugun hilabetean enpresa hainbatek beren burua aurkeztuko dute herritarron aurrean, bertako bezeroentzat pentsatuta dituzten eskaintzak ezagutzera ematearekin batera.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du