Txabi Arnalek 'Mago rosa' bere azkenengo liburua aurkeztuko du

12.11.13
Udal Liburutegia

Txabi Arnal Ermuko idazleak Rashin Kheiriyehek marraztu eta OQOk argitaratutako, "Mago Rosa" bere azken liburua aurkeztuko du. Aurkezpenak udal liburutegiak antolatu ditu eta eskolekin adostutako datetan izango dira, Haur Hezkuntzako 5 urteko gelako umeei zuzenduta daude.

"Mago Rosa" liburuan, marrazkilariak zein idazleak, norbere lan eremuetan, historian zehar gizon-emakumeei datxekien istorio original bat proposatzen digute: nagusikeria.

Txabik liburu honetan gaurko gizartearen metafora bat islatzen duela onartzen du "non guztiok era orekatuan ahokatu beharko genukeen zatiak gara, pribilegiorik gabe, gainontzekoen ongizatea kontuan hartuz".

Liburu hau, Ermuko gainerako idazleenak bezala, eskuragarri dago liburutegian bertan, "Bertako Bilduma" atalean.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"