Aitor Hernández Belgikara doa, onenen artean korritzera

13.11.13
Kirolak

Aitor Hernández txirrindularia eta bere taldea Belgikara bidaiatuko dute bihar, azaroaren 16 eta 17an Hasselt eta Gavere herrietan bana proba jokatzeko, hurrenez hurren. Ermuarrak nazioartean bere burua non kokatzen den jakin nahi du, goi mailakoen artean nola dagoen probatuz.

Specialized-Garmar etxeek babesten duten txirrindulari ermuarra ilusioz beterik doa bere buruarengan konfiantza osoa baitu,nahiz eta munduko onenekin lehiatu beharko duen. Konfiantza izateko arrazoi sendoak baditu, gurean aurtengo denboraldiari hasiera ikusgarria eman baitio bederatzi lasterketa jokatu eta zortzitan garaile izanik, bederatzigarrenean bigarrena eginez. Gurean eman dezakeena erakutsita gero, nazioartean bere maila neurtu nahi du eta, horretarako, Belgikako probak dira aukerarik onena.

Taldeak Aitor nazioartean noraino irits daitekeen ezagutu nahi du. Txirrindulariak aditzera eman duenez: “Helburua onenen artean probatzea da, gure maila ezagutzeko eta, batez ere, puntuak eskuratu ahal izateko”. Nolanahi hasi aurretik ez diete beren buruari mugarik jarri nahi eta, ahal badute, hogei onenen artean kokatzea dute jomuga.

Aitor Hernandezek larunbatean Arbulun jokatutako lasterketa irabazi egin zuen, lasterketa kideei inolako aukerarik eman gabe. Hasieratik lehen lekuak hartu zituzten Hernandezek, Murgoitiok eta Ruiz de Larrinagak. Aitorrek erasoa jo eta Larriñaga atzean utzi zuen, Mugoitioak arazo mekanikoa eduki eta bere aukerak galdu zituelarik. Mugan bakarrik sartu zen.

Igandean, Elorrion jokatutako federazio Koparako baliogarri zen lasterketan Aitor bigarren postuan helmugaratu zen inori inolako aukerarik eman ez zuen Murgoitioren atzetik. Eguraldiak asko gogortu zuen lasterketa eta lokatz asko izan zen.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da