Bertso jaialdia, San Martin kulturalaren baitan
Ermua Antzokian bertso jaialdia izango da ostiral gauean. Jarduera hori ‘Euskal Birusa’ elkarte euskaltzaleak antolatu du. Ekitaldia azaro osoan zehar garatuko den San Martin Kulturalaren barne dago. Ikuskizuna Antzokian egingo da gaueko hamarrak eta laurdenetan hasita. Sarrerak 10 euro balio dute eta jada salgai daude Lobianon, BBKren orotariko kutxazainetan eta banketxearen webgunean.
Bertso jaialdian punta-puntako bertsolariak izango dira gure artean: Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi, Alaia Martin, Unai Iturriaga, Andoni Egaña eta Beñat Ugartetxea. Seikoteak punta puntako Bertso Jaialdia eskainiko du gaueko 22:15etatik aurrera. Ikusmen handiko bertso jaialdia izango da, bertsolarien kalitateaz gain bertsolarien gaztetasuna ere nabarmena delako. Beraz, bertso saio bizia eta freskoa espero da. Gai jartzaile moduan Josu Goikoetxea arituko da. Giro beroa neguko gau hotzetan!
Lotutako albisteak
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko