Frantseseko mintzapraktika taldean izena emateko epea zabalik
Ermuko udal Liburutegiak frantseseko mintzapraktika taldean izena emateko epea zabaldu du. Taldea osatzeko gutxieneko kopurua 10 pertsonakoa izango da eta gehienekoa 25ekoa eta astearteetan, 19:00etatik 20:30ak arte bilduko da, Lobiano Kultur Guneak.
Ekimen hau Auzopolis Denboraren Bankuaren laguntzaz burutuko da, eta helburua hizkuntza bat giro lasaian praktikatzeko tokia eskaintzea. Edozein pertsonak, nahiz eta hizkuntzaren goi mailarik ez eduki, izena eman dezake ekintzan parte hartzeko.
Saioak frantsesa ama hizkuntza duen monitore batek dinamizatuko ditu, zeinek mintzapraktika taldeak moderatu eta eztabaidarako gaiak proposatuko dituen. Ekintzaren helburua ez da klaserik jasotzea, hitz egiteari eta beste hizkuntza batean ideiak azaltzeari beldurra galtzea baizik.
Izen-emate epea azaroaren 22an itxiko da. Toki baino eskari gehiago jasotzekotan zozketa egingo da. Behin-betiko zerrendak azaroaren 25ean argituko dira webgunean. Herriko biztanleek lehentasuna izango dute, eta parte hartu ahal izateko Udal Liburutegiko edo Euskadiko Irakurketa Publikoko beste edozein liburutegitako bazkide izatea ezinbestekoa da. Ekimena doakoa da. 25 bilera izango dira guztira, azaroaren 26an, asteartea, hasi eta ekainaren 10ean amaituko direlarik. Inskripzioa Liburutegian bertan, telefonoz edo emailez biblioteca@udalermua.net egin daiteke.
Ekimen honek joan den ikasturtean egindako taldeen jarraipena izan nahi du eta Udal Liburutegian dauden hizkuntzak ikasteko metodoen osagarria da, non azken urteetan metodo, hiztegi eta ikus-entzunezko formatu berriak erosteko inbertsio handia egin den gero eta urriago diren material hauen eskaerei erantzuna emateko.
Lotutako albisteak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.