Ia ehun umek parte hartuko dute euskarazko jardueratan negu honetan
Ermuko Udalak antolatutako Gabonetako Ekintzetarako izen-emateko epea dagoeneko itxi da eta 93 umek eman dute izena, 31 txiki, 32 ertain eta 31 nagusi. Denek izango dute lekua abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra bitartean garatuko diren ekintzak, beraz, datorren asteko astelehenetik ostiralera Euskara Sailean formalizatu beharko dute behin-betiko matrikula 8:30etik 14:30era bitartean.
Horretarako gurasoek udalekuetan umeei parte hartzeko baimena ematen diotenaren agiria sinatu beharko dute eta dagokion tasa ordaindu baita ere. Ume bakarraren kasuan 50 euro eta anaia-arreben kasuan 40 euro. Aldez aurreko izen-ematea egin ez arren, hobe pentsa edo gogoa etorri zaien umeek oraindik aukera dute izena emateko. Hortaz oraindik apuntatu daitezke, bete gabe geldi daitezkeen plazak betetzeko, hau da, azken orduko inskripzio horiekin itxaron zerrenda osatuko da.
Lotutako albisteak
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko