'San Martin' txapelketa bikotekako aizkolarientzat jokatuko igandean

15.11.13
Kirolak

Seigarren “San Martin” txapelketa bikotekako aizkolarientzat jokatuko igandean. Txapelketa kirol zinegotzigoak antolatu eta ordaindu du. Herri-kirol jaialdi hau San Martin kulturalaren barne txertatzen da. Txapelketa herriko plazan –Orbe Kardinalarenean- jokatuko da, eguerdiko hamabi eta erdietatik aurrera. Euria egingo balua, txapelketa eta jaialdia Aritzmendi pilotalekuan eginen da. Txapelketa aizkolarientzat izango den arren, ondoren erakustaldia egingo da herri kiroleko beste modalitate batzuek ere ikusi ahal izango ditugularik.

Kartelean iragartzen denez, aizkolariak bikoteka arituko dira. Bikote horiek ondoko kirolariek osatuko dituzte: Telletxea-Beltza, Zubizarreta-Mendieta eta Bihurri-Zelai. Bikote bakoitzak lodiera ezberdineko zortzi enbor moztu beharko ditu, ahal duen azkarren.

Jarraian, harri-jasotzaileek erakustaldia egingo dute. Erakustaldian Agustin Arrutik ‘Landarbidek’, Joseba Ostolazak eta Uretak hartuko dute parte. Horren atzetik, Hodei Ezpeleta gaztetxoaren txanda izango da, haur eta aizkolari honek hainbat enbor moztuko ditu.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da