Aitor Hernándezek sasoitsu dagoela erakutsi du Belgikan

18.11.13
Kirolak

Aitor Hernández txirrindulariak emaitza onak lortu ditu Belgikan, astebukaeran jokatu dituen bina lasterketetan. Ermuarrak atzo Asper-Gaveren super-prestigio lasterketan helmuga gurutzatu zuen hamalaugarren (14) txirrindularia izan zen, bezperan Hasselten lortutako hamazortzigarrena (18) hobetuz. Belgikara joandako txirrindularien artetik Hernandez izan da emaitzarik onenak lortu dituenak azken asteburuan. Euskadin eta estatuan jokatzen ari den denboraldiko dominatzaileak –Federazio Koparen liderra eta bederatzi lasterketetatik zortzi irabazi dituenak- gora egin eta hazi egin da fisikoki nahiz teknikoki aurtengo denboraldian, aurrekoekin ibili daitekeelarik erakutsiz. Atzokoan birritan munduko txapelduna izan den Bart Wellens baino segundo batzuk atzetik helmugaratu zen eta Sven Vanthourenhout espezialistaren aurretik.

Aitorrek egindakoa oso meritu handikoa da. Harro egoteko moduko emaitza onak lortu baititu. Proba amaitu bezain pronto, Aitorrek gauzak bildu eta etxerako bidea hartu zuen, gaur goizaldean iritsi delarik. Naturaltasunez, egindakoari behar baino garrantzia gehiagorik eman gabe, umiltasunez, bera den bezalakoa. Etxean dugu jada, lanean jarraitzeko eta asteburu berrirako prestatzen, Berrizen korrituko baitu hurrengo lasterketa.

Nazioarteko ibilbideari amaiera eman Aitorrek, bina lasterketan hamabosgarren eta hogeigarren txirrindulari onenen artean kokatuz. Specialized taldekoak lortu egin du Belgikara bidaiatu aurretik bere buruari jarritako betekizuna: ikasten jarraitzea eta probatzea, alegia. Helmuga zeharkatu bezain pronto honako adierazpena egin zuen: “Laskerketa oso gogorra izan da, hainbat tarte oso konplikatuak baitziren. Malda asko izan da, nahiz eta ondo etorri zaidan. Lasa atera naiz, hasierako multzoak ekidin eta arazorik ez izateko, gero postuetan aurrera egiteko asmoz. Azkenean, sentsazio onak izan ditut, emaitza ere horrelakoa izanik. Hortaz, helburua bete dudala uste dut, nahiz gehiago egiteko gogoarekin gelditu naizen”.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke