Mantenu lanak egiteko, rokodromo eta boulderra gaur zerbitzuz kanpo geldituko

18.11.13
Kirolak

Udal Kirol Erakundeak jakinarazi duenez Betiondoko rokodromo eta boulderra ezin izango dira gaurkoan erabili, zerbitzurik gabe izango baitira mantenu lanak egiteko. Geldialdi tekniko horrek egun osoa hartuko dute. Denbora tarte honetan mantenu prebentibo eta zerbitzuko lanak egingo dira instalakuntza sasoian eta modu egokian mantentze aldera, erabiltzaileak ahalik eta segurtasun berme handienekin ibil daitezen. Lanak enpresa adituko langileak egingo dute. Rokodromoa martitzenean irekiko da ostera ere, normaltasun osoz erabili ahal izango delarik. UKEk mantenua egiteak erabiltzaileei sor dakizkiekeen eragozpenak barkatzeko eskatu du.

Rokodromoa egokiro mantentzeko xedez, magnesio hautsaz estalitako eta izerdiaz ukitutako heldu lekuak bezalako elementuak urtean behin garbitzea beharrezkoa da, egituraren elementuetan eta paneletan prebentzio izaera duen errepasoa egiteaz gain. Gainera, jaisteko erabiltzen diren mosketoiak eta aseguratzeko dauden txapak aztertuko dira. Torlojuak errepasatu eta koipeztatu egingo dira, matxuraturik topatuz gero, elementua berri batengatik aldatuko delarik.

Mantenu lanen barne, egitura barnetik ere arakatu egingo da, baita koltxoiak eta zutabeetako babesak. Jaisteko sistema, aseguratze edo heltzeko txapa eta zintak ere miatuko dituztelarik teknikariek. Zaintze lan horiei esker, instalazioa egokiro mantentzen eta bere erabilera urteak luzatzen laguntzen dute.

Lotutako albisteak

Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne