Séptimo, Vivir es fácil con los ojos cerrados eta Doraemon Antzokiaren asteburuko programazioan
Asteroko legez, ostegunean emango diogu hasiera zine emanaldiei zineklubeko saioarekin. ‘Paulette, el postre de la alegría’ izenekoa emango dugu. Jerome Enrico zuzendutakoa eta Bernardette Lafont eta Carmen Maura protagonista izanik. Aktoresa horrek Donostia saria egindako ibilbideagatik jaso zuen aurtengo zinemaldian. Paulette edadeko amama bat da, arrazista dena eta beti amorraturik dagoena, Pariseko auzo pobrean bizi dena. Kinka larrian bizi da alargun izanagatik jasotzen duen diru-sariarekin, horregatik legez kanpo dagoen eta beste gaizkile hainbatekin haserraraziko duen negozioa abian jarriko du lagunekin. Paulette komedia maitagarria da, kritika soziala ahanzten ez eta zama dramatikoa duena, pobrezia, zahartzaroa eta drogak uztartzen dituelako. ‘Paulette, el postre de la alegría’ jatorrizko bertsioan pasako da, gaztelaniazko azpitituluekin, iluntzeko zortzi eta erdietan.
Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko, David Trueba zuzendariaren ‘Vivir es fácil con los ojos cerrados’ titulukoaren lehen emanaldian. Aktore protagonista Javier Cámara da, eta irakasle ingeles batek hirurogeigarren hamarkadan Jon Lenon kantariaren bila Almeriara egindako bidaia kontatzen du. Bere bidaian bi gazterekin topo egin eta horiek jasoko ditu, elkartu izanak talde osoaren bizitza markatuko duelarik. Filma fina da, emozioz malenkoniaz eta energiaz beterikoa. Azpimarra behar Javier Camararen lan bikaina. Filmak oroitzapenak eta bizitzeko gogoak uztartzen ditu. Vivir es fácil con los ojos cerrados larunbat iluntzeko zazpi eta erdietan, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan proiektatuko dugu.
Asteburuko bigarren filma Patxi Amezcuaren ‘Séptimo’ trillerra da, Ricardo Darín eta Belén Rueda bikote protagonistarekin. Séptimo une honetan estatuko zinematan pil-pilean dagoen filma da. Sebastianek lasterketa antolatzen du semeekin ea nor iristen den lehenago zazpigarren pisuan duten etxebizitzatik portaleraino, beraiek eskailera erabiliz eta bera igogailuaz. Sebastian peorara iritsiko baina semeek ez. Non ote? Haiek bila hasiko da, zoruan pare. Erritmo, intriga eta suspense eraginkorraz jositako lana da. Darin eta Ruedaren lana pareko izango da beti erakusten duten mailarekin. Larunbat gaueko hamarretan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Haurrentzat igande arratsaldeko 5etan ‘Doraemon eta Nobita Holmes en el misterioso museo del futuro’ titulukoa proiektatuko dugu. Noraemon aurkeztea soberan dago, txiki guztiek ondo baino hobeto ezagutzen baitute. Oraingoa pertsonaia abegitsu honek etorkizunera bidaiatuko da gertaera misteriotsua argitzen saiatzeko. Dibertigarritasuna gauza ziurra da.
Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu

Zineklubean ‘Misericorde’ eta haurrentzat 'Minecraft filme bat’ euskaraz emango dira

"Secretos de un crimen" eta "Kaixo Frida" filmek osatzen dute asteko programazioa