Elikagaiak liburuen truke
Ermuko udal Liburutegiak Ermuko Merkatari eta Ostalari Elkartearekin elkarlanean, eta Gurutze Gorriaren laguntzaz “Elikagaiak liburu truke” kanpaina hasi berri dute. Hamar egunez, azaroaren 19tik 29ra, truke solidarioa egin ahal izango da Liburutegian zein herriko hainbat dendatan, galkorra ez den elikagai kilo bat eramatean liburu edo dvd bat lortuz.
Jasotakoak herriko Elikagaien Bankura bidaliko dira Gurutze Gorriaren bidez.
Liburutegiak ekimenean parte hartu nahi duten 16 saltokietan liburu eta dvd sorta eta kanpainarako prestatutako kartel bana utzi ditu. Denda bakoitzak truke solidario hau egiteko espazioa propioa gordeko du.
Galkorrak ez diren elikagaiak edo iraungitze-data luzea daramatenak ematea gomendatzen da: lekaleak, esnea, olioa, pasta, kontserbak, eta abar.
Truke honen bidez lortu daitezkeen liburuak herriko pertsonek urtean zehar Liburutegiari dohaintzan eman dizkiotenak dira. DVDak, aldiz, Ermuko Liburutegiak FNAC-ek “Birziklatu zure Filmoteka” kanpainan jasotakoak dira. Oso egoera onean daude liburu guztiak eta Liburutegiko katalogoan beste ale bat dago.
Kanpaina honi atxikitutako dendak El Armario de Natalia, Sare Informatika, Ramos Moda Hombre, Bolsos Sagardui, Gauzak, Estética Lur, Zurich Seguros, Ferretería Anboto, Ikatz, Virginia Pascual, Xiripot, Estanco Solozabal, Juana Mari, Peluquería Leire Rasco, Óptica Itze eta Calzados Eder dira.
Lotutako albisteak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.