Emakumeenganako biolentzia errefusatzen duzula adierazi!

19.11.13
Berdintasuna

Azaroaren 25a, Emakumearenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna, ate joka dugu. Hori horrela, Berdintasunerako udal Sailak egun hori gogora ekartzeko xedez ekintza egitaraua prestatu du. Horren bidez, batetik, indarkeria erabat gaitzesten dugula adierazi eta, bestetik, arazo gordin horren biktimekin elkartzen garela adieraztea, eta horren kontra egiteko dugun konpromisoa urte osoko egun guztietan mantentzea.

Konpromiso horiek ek Udalbatzak azken Osoko Bilkuran onartu zuen instituzio adierazpenean jasotzen dira. Adierazpena irakurtzeko eragin lasterbidearen gainean.

Gizartean sentiberatasuna lantzen jarraitzeko xedez eta aurreko urteetan egindako legez, ‘puntu morearen’ kanpaina berrasi da. Azaro osoan zehar Ez Emakumeenganako indarkeriari’ mezua zabaltzen duten kartelak eta biniloak banatuko dira udalaren bulego, zerbitzu eta, Emakumearen Etxean. Eta bidalitako eskutitzen gutun-azaletan mezu bera duten pegatinak jarriko dira.

Emakumeenganako indarkeriarik ez! Jarduera eta materialak

Horrez gain, datozen egunetan Beldur Barik lehiaketako herriko saria esleituko da.

Aurreko urteetan bezala, udal Liburutegiarekin elkarlanean, gaia espezifikoki lantzen duen eta irakurgaiak nahiz materialak proposatzen dituen Irakurketa Gida prestatu da.

Azaroaren 28ko zineklubean ‘Alardearen seme-alabak’ filma proiektatuko da.

Azaroaren 25eko, astelehenean, Ermuko Beldur Barik jaialdia ospatuko da Lobiano Kulturgunean. Ondoren, arratsaldeko 7etan, urteroko kontzentrazioa egingo da. Horietan guztietan, parte hartzera deitzen zaio herritarroi.

Lotutako albisteak

Imagen
29.05.24
Sexu-aniztasunaren errespetuari buruzko sentsibilizazio-jarduerak ikastetxeetan

Berdintasun Sailak jarduera ludikoak antolatu ditu Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan; 'Emakumeak eta literatura LBT+ tituluko erakusketa jarri du eta ekainaren 28an gogoan hartukoeta liburutegiarekingida argitaratu du
Imagen
24.05.24
Pertsonak zaintzen dituzten profesionalentzako autozainketa-programa

Ermuak "Zaindu Zaitez" programa eskaintzen du, partikularren zaintzaren arloko emakume langileen autozaintza eta lan-osasuna sustatzeko. Izen-ematea zabalik
Imagen
03.05.24
Jendaurrean hitz egiteko ahalduntze eta konfiantza tailerra

Prestakuntza Emakumearen Topagunean emango da maiatzaren 8tik aurrera