Hirurogei herritarrek parte hartuko EMOEk antolaturiko moda desfile solidarioan
Hirurogei herritar boluntariok parte hartuko Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) ostiral gauerako antolatu duen moda desfile solidarioan. Maniki gisa jardungo duten ermuar guztiek herriko elkarte eta taldeetako kide dira. Gala Sutegi Antzerki Taldeko zuzendariak, Juan Carlos Colinak aurkeztuko du. Desfilea azaroaren 22ko ostiral gaueko bederatzietatik aurrera egingo da Ermua Antzokian eta horri ‘moda solidarioaren desfilea’ izena jarri zaio.
Desfileak ikusmina piztu du herrian, eta horren erakusle, Antzokiko dituen lekuen erdia salduta izatea da. Sarrerak 2 euro balio dute eta parte hartzen edo laguntzen duten establezimendu eta dendetan erosi ahal izango ditugu aldez aurretik edo ostiral horretan bertan sarreran. Ekimenarekin biltzen duten dirua herrian bultzatutako elkartasun proiektu batera bideratuko dute.
Ikusleen artean 100 eurotako hiru erosketa taloi zozketatuko ditu EMOEk
Antolatzaileek moda eta osagarrien erakusleiho dinamikoa izango den jarduera antolatzea erabaki dute udazken eta neguko denboraldirako joera eta produktuak bezeroen aurrean agerrarazteko. Gainera ekitaldian erakusten den guztia eskura eta erosgai izanen dugu parte hartzen duten herriko dendetan bertan. Desfilean haur, gazte eta helduen arropak ikusi ahal izango ditugu, denetariko bildumak izango dira, informalak eta formalak, festarakoekin batera. Horiekin bat osagarriak, oinetakoak, bitxiak eta mihiseria.
Horrez gain eta amu gisa, ikusleen artean 100 eurotako hiru erosketa taloi zozketatuko dituzte. Saria parte hartzen duten establezimenduetako produktuak erosi eta ordaintzeko erabili beharko dira.Establezimendu parte hartzaileak ondorengoak dira: Sagardui poltsak, El Armario de Natalia, Eder oinetakoak, Nina jostundegi italiarra, Cocoliso, Nane, Gutiérrez, Zapatxiki, Sferico, Senen bitxitegia eta Guipur lentzeria. Eta horiekin bat kolaboratuko dute Marfil, Malla eta Disdira ile-apaindegiak, Ocón argazki dendak eta Aixer argazki eta bideo etxeak.
Jarduerak Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailaren babesa du eta, baita ere, Ermuko gure udalaren.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte