Jarduera hainbat eta musika emanaldiak izango ditugu, Santa Zeziliaren ospakizunean

20.11.13
Gizartea

Egutegiaren arabera aste honetan Santa Zezilia eguna izango da, hilak 22an. Hori horrela eta Zezilia musikarien eta zaletu guztien zaindaria denez gero, gure herrian hainbat jarduera izango ditugu bihartik hasi eta larunbatera bitartean.

Lehenengo jarduera bihar arratsaldez gauzatuko da, Alboka Musika eskolako ikasleek kalejiran aterako baitira arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera, euri jasarik ez bada. Partaideek udal musika eskolako egoitzatik abituko dira, segidan kalejirari hasiera emanez. Taldeek San Martineko plazatxoan, Zubiaurre, Torrekuan eta Orbe plazan joko dete hainbat pieza. Horiek artean banda txikiko taldekideei, perkusio taldekoei (Batukadarekin), txistulariei eta eskusoinukoei entzuteko parada izango dugularik. Euri asko izatekotan eta instrumentuak busti eta ez daitezen alperrik galdu, musika eskolaren alboan bi pieza besterik ez dituzte eskainiko.

’Irulitxak’ Miguel Angel Bravo kidea omenduko du

Halaber, Irulitxa fanfarreko kideek ere kalera aterako dira ostiral arratsean. Hauek kalejiran irtengo dira herrira arratsaldeko zazpietatik bederatzietara bitartean. Kalejira horretan geldialdi berezia egingo dute Zubiaurrekaleak Torrekoarekin bat egiten duen aterpean, ‘Miguelon’ kide gaztea oroitzeko. Bertan hainbat pieza joko dituzte. Aterpean dagoen pantaila erraldoietan haren argazkiak pasako dira bi ordu horietan, jotzen zituen bonboa edo kaxa akustikoarekin. Irudien beheko aldean ondoko esaldia irakurri ahal izango da: “Miguelonen oroimenez. Irulitxako lagunek gogoan zaitugu”.

Ostiral gauean kontzertu eta jaialdia egingo da Santiago Apostoluaren parrokian, gaueko hamarretatik aurrera. Horretan parte hartuko dute Txindurri Dantza taldeak eta Alboka Musika Eskolak.

Segidan aurtengo Santa Zezilia jaialdiaren kartela uzten dizuegu PDF formatuan.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.