Enpresa berria eratzea aztertzen, kudeaketa kurtso hau zuretzat da

21.11.13
Ekonomi Sustapena

Ekintzaileen kultura sustatzea eta enpresa-sustatzaileei beren negozio ideia garatzen laguntzea Udal Toki Garapen Alorraren egitekoetakoa da. Horretan laguntzeko dugun tresna paregabea trebakuntza da eta horren harira, udal sailak gure herrian egiten den Enpresa Kudeaketarako ikastaroa hasiko du asteazkenean azaroaren 27an Izarra Centren goizez.

Ikastaro berri horrek 30 ordu izango ditu. Enpresa berriak sortu nahi dituztenentzako trebakuntza ikastaro hauek barne hartzen dute, taldeko prestakuntza ekintzak nahiz banakako aholkularitzak. Ikastaro horietan parte hartzea derrigorrezkoa da, negozio berria irekitzeagatik Bizkaiko Foru Aldundiak urteroko deialdiari jarraiki diru-laguntza gisa ematen ohi dituen 4000euro, jaso nahi badira behintzat. Laguntza hori 5.000 eurora igo daitekeelarik emakume ekintzaileen kasuan. Toki Garapen Alorrak urtero bezala, aurten ere, diru-laguntza eskatuko dio BFAri. Horrela bada, parte hartzen dutenak Bizkaiko edozein herrian erroldatuta egon behar dira eta enpresa berriak Bizkaian kokatuta behar dira.

Heziketa Izarra Centren egin eta emango da 9,30tatik 14,30ak arte. Interesatuek bi aukera dituzte izena emateko: 943177159 telefono zenbakira deitzea edo mezu elektroniko bidaltzea helbide honetara: nizaguirre@udalermua.net.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik