Frantses eta ingeleseko mintzapraktika talde berriak
Ermuko udal Liburutegiak ingeles eta frantseseko mintzapraktika talde berrietan izena emateko epea zabaldu du. osatzeko gutxieneko kopurua 10 pertsonakoa izango da eta gehienekoa 25ekoa eta astean behin bilduko dira, ordu t’erdiz, Lobianon.
Ekimen hau Auzopolis - Denbora Bankuaren laguntzaz burutuko da, eta helburua hizkuntza bat giro lasaian praktikatzeko tokia eskaintzea da. Edozein pertsonak, nahiz eta hizkuntzaren goi mailarik ez eduki, izena eman dezake ekintzan parte hartzeko.
Saioak hizkuntza menperatzen duen monitore batek edo bik dinamizatuko dituzte, zeintzuk mintzapraktika taldeak moderatu eta eztabaidarako gaiak proposatuko dituzten. Ekintzaren helburua ez da klaserik jasotzea, beste hizkuntza batean hitz egiteari eta ideiak azaltzeari beldurra galtzea baizik.
Herriko biztanleek lehentasuna izango dute, eta parte hartu ahal izateko Udal Liburutegiko edo Euskadiko Irakurketa Publikoko beste edozein liburutegitako bazkide izatea ezinbestekoa da. Ekimena doakoa da. Izen-ematea Liburutegian, telefonoz (943 17 92 12)edo emailez biblioteca@udalermua.net egin daiteke.
Ingeleseko taldea
Ingeleseko taldea ostiralero (jaiegunetan izan ezik) biltzea aurreikusi dute antolatzaileek, arratsaldeko 18:30etik 20:00etara, lehenengo saioa azaroaren 29an, ostirala, eta azkenengoa ekainaren 13an izango direlarik. Talde honetan parte hartzeko izen-emate epea azaroaren 28an itxiko da.
Frantseseko talde
Frantsesezko taldea, berriz, astearte arratsaldetan bilduko da, 19:00etatik 20:30era, lehenengo saioa azaroaren 26an, asteartea, eta azkenengoa ekainaren 13an izango direlarik. Talde honetan izena emateko epea azaroaren 22an itxiko da.
Onartuen zerrenda
Interesatu baino toki gehiago izatekotan plazak zozketa bidez esleituko dira. Onartuen zerrenda eta erretserba-zerrenda Liburutegiko webgunean eta halleko iragarki-taulan argitara emango dute antolatzaileek ekintza hasi aurreko egunean. Izena epez kanpo ematen duten pertsonak erreserba-zerrendara pasatuko dira eta ekintzako partaideak baja eman ahala taldean sartzeko abisatuko zaie.
Ekimen hau Udal Liburutegian dauden hizkuntzak ikasteko metodoen osagarria da, non azken urteetan metodo, hiztegi eta ikus-entzunezko formatu berriak erosteko inbertsio handia egin den gero eta urriago diren material hauen eskaerei erantzuna emateko.
Lotutako albisteak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.