Teatro Paraisok haurrentzako antzezpena dakar Antzokira: 'Nire odisea'
‘Teatro Paraiso’ taldeak haurrentzako antzerki emanaldia eskainiko du bihar larunbata Ermua Antzokian, arratsaldeko 5etatik aurrera. Taldeak ‘Nire odisea’ tituluko lana dakar. Ekimena udal kultura sailak antolatu du eta hiruhileko honetako programazioaren barne kokatzen da. Zuzendaria Toni Albá da. Emanaldiak hirurogeita hamabost minutu iraungo du. Eta sarrerak 4 euro balio du. Antzezlan hau aproposa da 7 urtetik aurrerako haur eta gaztetxoentzat eta, baita ere familian datozen ikusleentzat. Antzezpena euskaraz da eta lanak kutsu pedagogikoa du.
Sinopsia
Inoiz kontatu den epopeiarik garrantzitsuena 3000 urte aurreratuko dugu denboran, XXI. mendean kokatuko dugularik, eta Odisea berri bat kontatuko dugu: askatasunaren Odisea bat. Bidaia zoragarria denboran zehar! Gure begien aurrean Polifemo, Circe sorgina, Tiresias, sirenak, Penélope… iragango dira, baina gure istorioak berezitasun bat dauka: kasu honetan neska errefuxiatu bat daramate itsasontzian ezkutatuta, gerraren ondorioz bere herrialdetik alde egin duena, bake eta askatasun bila. Gogo handirik barik bada ere, onartu egingo du Ulisesek bere istorioan sartu den "kanpotar" hori.
Lotutako albisteak
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean