Hernández garaipenik garaipen ziklokrosean

28.11.13
Kirolak

Aitor Hernández (Specialized-Garmar) txirrindulariak ez die lehiakideei aukerarik ematen. Garaipenik garaipen doa denboraldian eta aurreko asteburuan beste bi sari eskuratu ditu. Ermuarra puntuak metatzen jarraitzen du. Azken igandean Berrizen helmuga zehartu zuen lehena izan zen, Bizkaiko Txapela poltsikoratuz. Zirkuitua oso busti, lokaztu eta irristagarri zegoen arren, denboraldiko hamargarren garaipen lortu zuen.

Bezperan ere garaipena lortu zuen, kasu honetan Treto herrian (Kantabrian), lasterketa lasaiago eta bakarrik helmugaratu izan zelarik, lehiakideak atzean utzita. Adal-Treto Auzo-batzordeak antolatutako ziklokrosaren IX. edizioa.

Laburbilduz, Aitorrek bi garaipen gehiago eskuratu ditu azken asteburuan, denboraldiari hasiera ezin hobea eman eta sasoi betean dagoela erakutsiz. Aste honetan zehar buru-belarri dabil Federazio Kopako hurrengo proba prestatzen, zeina Navia herrian (Asturiasen) korrituko den. Iaz bertan lortu zuen aitorrek Espainiako txapelketa. Leku berezia du eta esan digunez “orain Navia dut buruan eta ahalegin guztia egingo dut bertan liderraren elastikoa defendatu eta horri eusteko. Zirkuitu berezia da niretzat, estatuko titulua lortu nuelako han”.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da