Eguberriko mahai apaingarrien bigarren lehiaketa deitu du AECCk

29.11.13
Gizartea

Minbiziaren kontrako Elkarte Espainiarrean, AECC delakoan, lanean dabiltzan herriko boluntarioak Eguberriko mahai apaingarrien bigarren lehiaketa deitu dute. Lehiaketa irekia denez gero, edozeinek har dezake parte. Izen-emateagatik ez da ezer ordaindu behar. Lehiaketan hiru lan onenak sarituko dira. Oinarrietan jasotakoaren arabera, parte hartzaile bakoitzak materialetan gehienez ere 12 euro gastatu ahal izango ditu eta ezin ditu 2 mahai apaingarri baino gehiago aurkeztu. Mahai apaingarria egiteko ezin izango da gorosti hostorik erabili, hori babestuta dagoen espeziea izateagatik. Horregatik, aipatutako espeziea erabiliz gero mahai apaingarria deskalifikatuta geratuko da. Anonimatua bermatzeko, parte hartzen duenari zenbaki bat emango da eta irabaziz gero erakutsi behar izango du saria hartzeko. Lehiaketan parte hartu nahi duten guztiek beren lanak aurkeztu beharko dituzte abenduaren 16an eta 17an, goizeko 11etatik 1etara eta arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean. Honetarako bilduko den epaimahaiak lehiaketako sailkapena erabaki eta ezagutzera emango du, abenduaren 18ko asteazkenean, arratsaldeko seietan.

Lehiaketara aurkeztutako lanak Lobianon erakutsiko dira abenduaren 19tik 21era bitartean, goizeko 11etatik 1etara eta arratsaldeko 6etatik 8etara. Lehiaketara aurkezten eta ematen diren Eguberriko mahai apaingarriak saldu ahal izango dituzte elkartekoek AECCen onerako. Bildutako dirua urtean zehar elkarteak egiten dituen jarduerak finantzatzeko erabiliko da.

Lehenengo edizioan Merkatu plazan dagoen ''Modas Cande'' dendak epaimahaiaren eta publikoaren lehen saria lortu zuen. Jarraian, pasa den edizioaren hainbat argazki eskaintzen ditugu.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera
Imagen
22.05.25
Munduko hizkuntzei buruzko erakusketa ikusgai Lobianon

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte