Ehunka pertsonek bisitatu dute Ingurumen Alorraren atzera begirako erakusketa
Ingurumen Heziketako Udal Zerbitzua 1993an hasi zen Ardantza alorreko zinegotzi eskudun izanik, ikastetxerik ikastetxe ibiltzeko eta zeharkako izaeraz, bertan Lehen Hezkuntzan eta 6 urtetik 12 bitarteko ikasle guztiak parte hartuz, ikasturteko bataz bestekoa mila ikasle izanik. Bi hamarkada horietan urtero hainbat tailer gauzatu dira, honako gaian landu eta jorratuz:
- Kostaldeko ekosistema. Azterkosta Coastwach
- Energia berriztagarriak, jasangarritasunaren oinarri
- Kontsumo jasangarria eta hondakinak
- Gure inguruko hegazti eta txoriak
- Ekosistema bateko zuhaitz, zuhaixka eta landareak
- Toki agenda 21 local eta eskolakoa
- Mugikortasuna eta eskolako bidea
- Meteorologia klimaren aldaketa
- Hirigintza eta ingurumena Ermuan
- Errekaren ekosistema. Ego eta Deba ibaiak
Ibilbide eta denbora tarte horretan urtero, ia mila ikasle inguru pasatu izan dira zerbitzu eta tailerretatik, hortaz antzeman dezakegu guztira herriko 20000 ikasle pasa direla. Tailer ezberdinen helburua ingurumenarekiko sentiberatasuna eta errespetua transmititzea izan dira.
Erakusketan hogei urteetan lagundu duten erakunde eta taldeak ere ordezkaturik egon dira, esaterako, Debegesa, Ingurugela, Aquagest, Ekorropa eta udaleko beste hainbat alor, Udaltzaingoa, esaterako, ikasleei ateak ireki eta egiten duten ohiko lana azaltzeagatik.
Lotutako albisteak
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Helburua airearen kalitatea hobetzea eta puntu neuralgiko horretan ibilgailuen zirkulazioari lotutako kutsatzaileak murriztea da
Santa Ana auzoan gauzatu zen jardunaldia Klima eta Energiaren 2025 Astearen baitan