Sidonie hirukotearen kontzertua Ermua Antzokian
Sidonie musika taldeak kontzertua emango du bihar Ermua Antzokian, gaueko hamarrak eta laurdenetan. Sarrerak 12 euro balio ditu eta jada eskuragarri daude aurrez aldeko salmentan Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainetan eta bere webgunean. Eta baita Lobiano Kulturgunean, astelehenetik ostiralera goizeko 9etatik gaueko 9etara bitartean. Eta emanaldia hasi artean Antzokiko takilan bertan. Ikuskizuna hiruhileko eskaintza kulturalaren barne txertatzen da.
Sidonie hiru musikarik osatzen dute. Rock alternatiboa lantzen dute 1990 hamarkadatik, Bartzelona hiriaren inguruan –L’Hospitaleten- elkartu eta gero. Hasiera baten ingelesez kantatzen zuten, hirugarren lanetik aurrera gaztelera oinarri harturik. Taldeak sei lan argitaratu ditu eta zazpigarrena prestatzen ari da, datorren urtean plazaratuko duena. Sidonie osatzen dute Marc Ros (kantari, gitarra eta baxua ), Jesús Senra (bigarren ahotsa, baxua, sitar, eta gitarra elektriko eta akustikoa) eta Axel Pi (bateria, taulak eta bongoak).
Bartzelona hiriaren inguruan 90. hamarkadan eratutakoa dugu Sidonie taldea. Beraien lehenengo diska –taldearen izen berekoa "Sidonie"- arrakastatsua gertatu zen oso, eta ondoren Sony BMG konpainiarekin kontratua sinatzen dute eta "Shell kids" lana argitaratzen dute. Krikikokek eta publikoak diska hau oso ondo jasotzen dute. Aurre pausuak emateko asmoz ingelesetik gaztelaniara bueltatzen dira abestiak lantzeko hizkuntza, hurrengo hiru diskoetan "Fascinado", "Costa Azul" eta "El incendio". "El Fluido García" da merkatuan duten azken diska, oso arrakastatsua izan den lana. Ikus-entzuleei asko guztatu zaie eta aretoak betetzen dituzte.
Lotutako albisteak

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu

Zineklubean ‘Misericorde’ eta haurrentzat 'Minecraft filme bat’ euskaraz emango dira

"Secretos de un crimen" eta "Kaixo Frida" filmek osatzen dute asteko programazioa