Aitor Hernández Puente Viesgo eta Igorreko probei aurre egingo, Navian irabazi eta gero

05.12.13
Kirolak

Aitor Hernández (Specialized-Garmar) txirrindularia asteburu gogorra du aurretik. Egutegiak jasotzen duenez bost lasterketa jokatuko dira, ondorengoak: Mislatan ostiral gauez korrituko den ziklokrossa (33.3, ostirala), santa Barbara Sari Nagusia larunbatean, Federazio Kopakorako baliagarri (33,1), Villenako (33.2) eta Igorreko Ziklokrossak (Nazioartekoa, C2), biak igandean korrituko direnak eta Tenderinakoa astelehenean (33,3). Hernandezek bitan parte hartu eta horiek jokatuko ditu, Federazio Koparako baliogarri dena eta Nazioartekoa, Igorren, hain zuzen ere.

Ermuarrak sendo jarraitzen du lehiatzen eta Espainiako Ziklokroseko Federazioaren sailpanean –abenduaren 2an argitaratutakoan- lehen postuan mantenduz, Navian lorturiko azken garaipena zenbatu eta gero. Ermuarrak jada 660 puntu ditu eta sailkapenaren buru mantentzen da. Bigarren Javier Ruiz de Larrinaga (MMR-Spiuk) dago, 440 punturekin eta, hirugarren, Aketza Peña (KV Sport), 315 puntuz, nahiz eta Navian korritu ez.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da